Araba ESIk AUO Santiagoko Larrialdietako Zerbitzuaren instalazioak handitu eta modernizatu ditu

 Zerbitzuak hornikuntza funtzional eta berrienak eskaintzen ditu, berritu eta handitu ondoren, bertan Eusko Jaurlaritzak 380.000 euro baino gehiagoko inbertsioa egin du

 Birmoldaketak espazioak eta zirkuitu asistentzialak hobetzen ditu AUO Santiagoko Larrialdietako Zerbitzura joaten diren urteroko 50.000 pazienteei arreta egokiago eta erosoago emateko

 

Santiagoko behe-solairuan kokatuta dagoen azpiegitura berriak 150 metro karratutan handiagotu du Larrialdi Zerbitzuko azalera osoa eta jada lehendik zeuden 195 m2 berritu dira. Joan den irailetik aurreratuz joan dira, eta azaroaren 20ean erabat irekita geratu da.

Osakidetzako Zuzendari Orokorrak baieztatzen duenaren arabera, Mª Jesus Múgica zuzendariak, ‘berriztatze eta hedatze honekin, beste urrats bat gehiago ematen dugu Arabako herritarren Osakidetzako zerbitzuen hobekuntzan’. Berriztatze handi hau Arabako Ospitale Unibertsitarioko Plan Zuzentzailearen baitan gauzatzen da eta Eusko Jaurlaritzak horretarako 380.000 euro baino gehiago jarri ditu.

Halaber, Mª Jesusek azpimarratu du ‘eremu asistentzial honek instalazio berrienak dituela, larrialdietako arretarako egokiagoak; horiek guztiak segurtasunean, eraginkortasun eta erosotasunean funtsezko hobekuntza bilakatuko dira, erabiltzaile, paziente zein profesionalentzat’.

Lanak bi alditan egin dira eta pasa den ekainean hasi ziren. Lehen aldian larrialdi anbulatorioen eta larrialdi traumatologikoen arreta zirkuituaren espazioa birmoldatu zuten. Eremu horretan, besteak beste, Traumatologia-igeltsuak 2 kontsulta berri daude, paziente anbulanteentzako kontsulta berri bat, tratamendu eta eboluzioko 6 box eta horietatik isolamenduko bat, erizaintzako kontrol berri bat, biltegia eta itxarongela bat.

Azaroaren 19an amaitu zen bigarren fasean zerbitzuko barne eremuak birmoldatu dituzte arreta medikoaren box-kopurua areagotzeko; horiek horrela, 6tik 12ra pasa dira eta horietatik isolamenduko bat, Pisikiatriako larrialdialdietara egokitua, hain zuzen. Box guztiek monitorizazio-ekipamendua daukate eta monitorizazio komunaren zentral batetik kontrolatzen dira.

AUO Santiagoko larrialdiak egun erreferente dira arlo asistentzialean honako espezialitateetan; patologia neurologikoetan iktusa barne, neuro-kirurgikoak, politraumatismoak, larrialdi baskularrak, oftalmologikoak eta psikiatrikoak. Horretaz gain, erreferentzia zentroa da zainketa arigarrien eta patologia anizdunen pazienteentzat baita paziente kronikoentzat ere.

Larrialdietako Zerbitzua zabaldu eta egokitzeko lanak direla eta, bertan eguneko 150 pazienteri arreta ematen diotelarik larrialdi medikoen box-kopurua gehiagotzearen ondorioz erabiltzaileen erosotasuna eta intimitatea hobetzen dira. Era berean, Traumatologiako larrialdien arreta zerbitzuak hobera egiten du eroso eta eraginkorragoa den eremu espezifiko baten bidez, eta, bestetik, Psikiatriako larrialdien arreta azpiegitura isolapen box zabaltzearen bidez. Larrialdiek sarbide eta triaje gune komuna dute, baina aldi berean, bereizitako itxarongelak dituzte erabiltzaileei espazio erosoa eta lasaia bermatzeko asmoz disenaituta daudelako.