Araba ESIk “Erizaintzako Nazioarteko Eguna” ospatu du

Araba ESIk atzo, maiatzak 13, “Erizaintzako Nazioarteko Eguna” ospatu zuen Vera erizainaren bisitarekin pediatriara AUO Txagorritxun

Urtero maiatzaren 12an ospatzen den “Erizaintzako nazioarteko eguna” dela eta, SATSE sindikatuak Vera erizaina-ren bisita antolatu zuen ospitalean ingresatuta dauden umeentzat.

Vera urtxintxa bat da eta urtxintxa honek eurak ongi egoteko zaintza pediatriakoak eta erizaintzako zaintzak zeinen garrantzitsuak diren erakusten die haurrei eta hauen sendiartekoei.

Pertsonai jator honek bide batez, lortu nahi du umeek ohiko beldurrak galtzea eta euren bisita osasunerako duen balio positiboaz jabearaztea. Azken finean,  tradizionalki gaixotasunari lotutako eremuetan arreta sanitarioa gizatiartzea bilatzen du.

Vera bere adimena, azkartasuna, eta eskuzabaltasuna zein lan gaitasunagatik nabarmentzen da, baita soziabilitateagatik ere, bere hainbat jokabideen bidez, lortu nahi du guraso zein pazienteak gaixotasunarekin lotutako ohiko eremuetan erosoagoa sentitzea eta jabetzea, bisita horiek, aitzitik, osasunerako guztiz positiboak direla.

Vera urtxintxak `La gran aventura de Vera’ ipuina banatu zien, ipuin horretako pertsonai berezi batek, handitan zer izan nahi duena ez dakiena, ezustekoz betetako bidaia baten ondorioz aurkitzen du gustatzen zaiona eta izan nahi duena erizain izatea dela.

Erizaintzako langileen esku hartze horien bidez lortu nahi dena zera da:  langile horien eta erizaintza beren papera aitortzea gaixotasuna saihesteko osasun eragile moduan.