Araba ESIk garraioen eraginkortasun energetikoa hobetu du 12 ibilgailu elektriko erosita

Ibilgailu berriek karbono dioxidoaren emisioak dexente gutxitzea eragingo dute, eta, horren ondorioz, erakundeko garraioaren eraginkortasun energetikoa hobetuko dute.

Araba ESIk, indarrean jarritako 178/2015 Dekretuak xedatutakoaren arabera, berorretan adierazten baita Autonomia Erkidegoko sektore publikoak erosiko dituen ibilgailuetan  petroleotik deribatutako erregaiei aurre egiteko energía iturri alternatiboak erabili beharko dituela. Horiek horrela, Etxerako Ospitalizazio zerbitzua hamar ibilgailuz hornitu dute baita banaketarako bi furgoneta elektrikoz ere. Arian-arian Araba ESIko ibilgailu guztiak ingurumenaren aldeko begirunezko eredu elektrikoak ordezkatuko dituzte.

Izan ere, eraginkortasun energetikoaren eta ingurumen sostengarritasunaren aldeko erantzukizuneko ekimena da  kontsumoa, CO2 emisioak eta kutsadura gutxitzen dira eta. Era berean, kotxeek ez dute inolako zaratarik ateratzen, eta kutsadura akustikoa  beste horrenbeste murriztea lortzen da.

Ibilgailu elektrikoen flota berriaren bateriak kargatu ahal izateko AUO-Txagorritxun 10 puntu ezberdin sakabanatu dira birkargako geltoki bat eratuta, baita ESIko beste bi gehiago ere: AUO Santiagon, bata; Lehen Mailako Arretan, bestea.