Araba ESIk harrera egin die egoiliar berriei

Arabako Unibertsitate Ospitaleak atzo, maiatzak 30, ospatu zuen ekitaldi bat, gure eremu sanitarioan egoitza egingo duten berrogeita hamar baino gehiago profesionali harrera egiteko.

Egoiliar horiek horrela daude banatuta: 28 espezialitatekoak, 13 familia eta komunitateko medikuntzakoak eta 12 erizaintzakoak.  Jatorriari dagokionez, gehienak Euskadi eta Nafarroakoak dira; hala ere,  ba dira Gaztelu eta Leonekoak, Galiziakoak eta beste erkidego batzuetakoak eta baita atzerritarrak ere.

Ekitaldian, besteak beste, hauek izan ziren: zuzendari kudeatzailea, Jesus Larrañaga; zuzendari medikoa, Alberto Manzano; AUOko irakaskuntza medikoko arduradunak, Eduardo Fernandez eta Juan Carlos Alonso, eta Familiako medikuntzako arduraduna, Rafael Gracia. Era berean, Joaquin Duranek, Ikerkuntzako zerbitzuburuak eta BioArabako koordinatzaile zientifikoak, hitz batzuk esan zizkien egoiliarrei, AUOko ikerkuntzari eta BioArabak ematen dituen aukerei buruz.

Gainera, ongietorria eman zieten egoiliarrei Miguel Angel Garcesek, Kirurgia orokorreko tutoreak; Goiatz Balciscuetak, Zainketa intentsiboetako tutoreak; Amaia Gorospek eta Ines Gonzalezek, Familiako medikuntzako eta Hematologiako ondoko mediku berriek, hurrenez hurren. Guztiek animatu zituzten egoiliarrak onena ematera, eta, halaber, eskaini zieten behar duten laguntza.

Ekitaldiari amaiera emateko, Araba ESIko `Kantaraba´ abesbatzak egin zuen lehengo emanaldia,  azken hilabeteotan prestatu dituzten lau abesti hunkigarri eta ezagunekin. Kanta horiek  hunkitu zituzten Txagorrituko areto nagusian elkartu zirenak.