Araba ESIk III Bereizmen Handiko Larrialdietako BAME jardunaldiak antolatu ditu

Jarraipeneko hirugarren urtean Euskadiko SEMES MIR egoiliar taldeak Egoiliarren eta Mediku adjuntuen Jardunaldia antolatu zuen AUO Santiagon pasa den urriaren 20an.

Jardunaldiaren helburua Larrialdietako Medikuntzako egoiliarrei prestakuntza ematea zen, horretarako, bertan, 120tik gorako egoiliar bildu ziren. Ekitaldian, eta bi bloketan banatuta; politrauma, batetik eta shock, bestetik, Euskadi eta Nafarroako ospitaletako barne eta kanpoko larrialdietako zenbait zerbitzutako jarduera asistentzialean diharduten hizlariak egon ziren.

Jardunaldian izan zen kasu klinikoen lehiaketaren irabazleak hauexek izan ziren:

  • Ane Soraluze. Barrualde-Galdakao ESIko hirugarren urteko BAME, Lehiaketaren irabazlea hurrengo kasu klinikoari esker "Lo que parecía una crisis hipertensiva"
  • Marina Medrano. ESIko lehen urteko BAME, bigarren geratu zen honako klasu klinikoari esker : "¡Descartemos meningitis!"
  • Maialen Ramos. Marqués de Valdecillako Unibertsitateko Ospitaleko hirugarren urteko BAME hirugarren geratu zen honako kasu klinikoari esker: "Doctor, me fatigo al bailar"

Batzorde antolatzailea hiru adjuntu berrik eratu zuten: AUOko antzinako egoiliarrak, SEMES MIR taldeko kideak, eta SEME Shock taldeko ordezkariak. Halaber, Jardunaldiaren antolamenduan AUO Larrialdietako Zerbitzuak eta EKALMEko hainbat kidek ere hartu zuten parte.

Egoiliarren taldea urgentzia eta larrialdietan jarduera profesionala garatzeko asmoa duten horiei guztiei zuzenduta dago. Taldeak larrialdietako praktika klinikoa helburu izanik informazioa jaso, prestatu, ikertu, harremana izan, aurrera egin eta jardutea, besteak beste, zereginak baditu etorkizuneko urgentziei begira.