Araba ESIko Neonatoen Unitateak ama-esnearen lehen emailea jaso du

Euskadiko Ama-esnearen Bankua, Galdakaoko Transfusio eta Ehunen Euskal Zentroan kokatua, urriaren 16an jarri zen martxan.

Ekimen hori gizarte zibilak eta profesional sanitarioek eratu dute. Hartzaileak 32 aste edo 1.500 gramotik azpiko neonatalak dira; euren amak behar besteko esnea kopurua eman ezin dietenean, edo jaioberriak patologia ezberdineko gaixoak direnean edo hainbat arrazoi direla eta bere amagandiko esnea hartu ezinean daudenean.

Ematea anonimoa, borondatekoa eta altruista da. Emaileak amagandiko edoskitze sasoian dauden emakumezko osasuntsuak izan behar dira. Donazioak erditzearen osteko 3 eta 6 aste bitartera egingo dira eta ez dute denboraren eta kopuruaren aldetik mugarik izango. Emateari uzteko EAEBri deitzea besterik ez dago.

Emailea izateko Euskadiko Ama-esnearen Bankuarekin harremanean jartzerik besterik ez dago; astelehenetik ostiralera 944579375 telefonoan edo hurrengo posta elektronikoan bancolecheeuskadi@osakidetza.eus. Informazioa eta dokumentazioa Osakidetzako web-orrian eskuragarri daude.

Araba ESIn emaileen sustapena eta harpena emaginek egingo dute aurre-erditzean; haurdunaldian ematen zaien Lehen Mailako Arretan, Pediatriako kontsultetan eta Amatasun nahiz Neonatologia unitateetan ere bai.

Urriaren 25eko asteazkenean, Araba ESIn, hain zuzen, balizko emaile moduan hautatutako lehen amak hitzordu bat izan zuen AUO Txagorritxuko Neonatoen Unitateko erizain arduradunarekin. Izan ere, bertan eremu bat egokitu dute emailea den ama artatzeko, bide batez, transmizioko gaixotasunak baztertze aldera osasun-inkesta egiteaz gain, odola ere aterako diote . Era berean, erizain arduradunak ematearen gaineko informazioa eta material egokia luzatu eta emate-prozesuari buruzko dudak argituko dizkiote.

Esnearen entrega emailearekin hitzartuko da eta AUO Txagorritxun egokitutako gelan egingo da; bertatik, Galdakaoko EAEBra bidaliko dute azterketa nutrizionala eta prozedura egin diezaioten.

Bestetik, AUO Txagorritxuko Neonatoen Unitateak EAEBri eskatu behar dio aztertutako esnea; hala izanik, ezarritako baldintzak betetzen dituen umeari emango dio.

Profesional sanitarioen inplikazioa (ginekologoak, pediatrak, emaginak, erizainak eta erizaintzako laguntzaileak) ezinbestekoa izango da ama edoskitzaileen goi-mailari eutsi eta ekimen solidario horrek behar bezala funtzionatzeko.