Araba ESIk “Kerik Gabeko Astea”ospatu du
Aurten ere, beste aurreko urteetan bezalaxe, Araba ESIk Kerik Gabeko Astea ospatu du, atzoko egunaz, maiatzak 31, bukatu zena Tabakorik Gabeko Munduko Egunarekin; horrela, tabakoaren aurkako borrokan bere konpromezua erakutsi du eta bizi ohitura osasuntsuak dituen euskal gizartearen alde egin.
Kerik gabeko XVIIII.asteko “kajetila gutxiago eta zapatila gehiago” lelopean gure ESIk hainbat eta hainbat jardueratan parte hartu du, eta horietan inplikatu dira bai AUOko langileak baita Lehen Mailako Arretakoak ere.
- Salburuako Osasun Zentroak bultzatutako IV. bizikleta martxak “kirola kearen ordez aldatzen du”.
- Zabalganako Osasun Zentroko Pediatria aldean mural bat egin dute, bertan txikienek marrazki eta pintura bidez azaldu dute tabakoak zer iradokitzen dien.
- Legutioko Kontsultategian kartelak egin dituzte eta erretzaile ohien esperientziak jaso dituzte; horrela beste erabiltzaile batzuk animatu dituzte erretzeari uzteko.
- Santiagoko AUOn karpa jarri dute, tabakoaren mendekotasuna neurtzeko bertara hurbiltzera animatu ziren erretzaileei frogak egin zitzaizkien (Fagestrom Test-a), monoxidoaren karbonoaren maila eta biriken funtzioa neurtzeko. Gainera, erretzeari uzteko zein lekutara hurbildu behar diren agertu zitzaien.
- Mahai informatiboak, tailerrak, txarlak, umeen artean kerik gabeko astearen inguruko marrazki lehiaketa, esku-orriak banaketa, tabakoaren aurkako kartelak eta hainbat osasun zentrotan koximetriak egin dira, Andra Mari Zuriaren plazan karpa komunitarioa eta zine foruma, beste hainbat jardueren artean.
2016-2017 “Kerik Gabeko Eskolak” programa
12 eta 13 urte bitarteko ia 40.000 eskola-umek parte hartu dute azken 4 urteetan “Kerik Gabeko Eskolak” prebentzio eta kontzientzia programan.
Programa hau eguneratu eta berritu egin dute eta aurrerantzean Kerik Gabeko Gazteak izena izango du (kGG), hala ere, helburu bera izaten jarraituko du: eskola umeen artean tabakoaren kontsumo hasiera atzeratzea edo ekiditea.
Kurtsoan zehar, ikaslegoak hainbat hezkuntza jarduera burutu ditu gelan programatutakoak eta euren familiarekin etxean, jarduera guztiak tabakoaren prebentzioari buruzkoak izan dira. Amaitzean, lehiaketa bat egin dute. Aurten logo bat egin behar izan dute programa berrirako. Lurralde bakoitzeko irabazleen artean “Kerik Gabeko Gazteak” logoa aukeratu dute. Logo hori motxiletan seriagrafiatuko da eta ikaslego guztiaren artean banatu.
Atzo hiru lurraldeetan Kerik Gabeko Eskolen lehiaketako gela-irabazleen sariak banatu ziren. Sari horiek Osakidetza eta Osasun Sailak emandako sariak dira ez erretzearen konpromezua eta parte hartzearen errekonozimendu moduan, aurten, ESOko 1. edo 2. Mailako 6.179 euskal gazteen artean.
Araban, irabazleak Laudioko 1. ESOko IES-BHIko gelako ikasleak izan dira. Saria Nekane Murgak, Planifikazio, Ordenamendu eta Ebaluazio Sanitario Saileko zuzendariak eman die, Gasteizko Artium museoan. Gainera, ikasle horiek berak izan dira Kerik Gabeko Gazteak logoaren irabazleak.
Bestalde, Araba ESIko zuzendari-gerenteak, Jesus Larrañagak, eman zien Arabako finalistei saria. Honako hauek izan dira finalistak: Laudioko ESOko 1. A-ko IES-BHIko gela eta Gasteizko Santa Maria/Marianistas ikastetxeko ESOKO 1. B gela. Gela hauek eskola materiala erosteko 75€ txekea jaso zuten sari moduan.