Araba ESIk Kudeaketa Plana aurkeztu du

Duela gutxi, Araba ESIk 2016ko Kudeaketa Plana aurkeztu zuen. Plan horrek helburu hauek ditu: integrazioa, kalitatea eta arretako antolakuntza hobetzea, eta funtzionatzeko eta langileen gastuaren kontrola.

IMG_0010Kudeaketa Plan berri hori definitzeko, erreferentzia gisa hauek hartu dira: Programa-kontratua, Araba Eskualdeko eta AUOko Kudeaketa Planak, Kanpoko Kontrastearen txostena, Euskararen  erabilera Normalizatzeko Plana, Pazientearen segurtasunaren estrategia eta Osakidetzako Ildo estrategikoak eta Ekintza-planak. Era berean, planak bere gain hartu ditu  pasa den otsailean egindako Araba ESIko I World Kafean parte hartu zutenen ezagutzak eta esperientziak.

Lehen ildo estrategikoak pertsonak kokatzen ditu osasun sistemaren ardatz eta helburuak finkatzen ditu irisgarritasuna hobetzeko helburuetan, atzerapenen kontrolean, pazientearen segurtasunean eta segurtasun klinikoan. Herritarrentzako informazioa eta euren beharretara egokitzea dira lehen ildo honetako helburua.

Bigarren ildoak erronka berriei erantzun bat ematea du ardatz: kronizitatea, zahartzaroa eta dependentzia. Horretarako nahi dute integrazioa asistentziala garatu eta indartu, patologia anitzeko pazientea, paziente kronikoa eta zaharren  maneiua eta jarraipena egiteko diziplina anitzeko unitate bat sortu eta jarraipen asistentziala ahalbidetzen duten tresnak garatu.

Sistemaren jasangarritasuna bermatzea da hirugarren ildo estrategikoaren ardatza. Hau da, Araba ESI antolatzeko eta kudeatzeko eredua diseinatzea eta ezartzea, zerbitzu asistentzialen Kudeaketa Klinikoko Unitateak hedatzea, kudeatzeko tresnak aprobetxatzea, gastuaren kontrola eta azpiegiturak hobetzea.

Laugarren ildoaren ardatza profesionalak dira. Horren helburua da lidergoaren eredu bat definitu eta ezartzea, partaidetza eta inplikazioa sustatzea, laneko segurtasuna bermatzea, barruko zein kanpoko komunikazio-tresnak eta plataforma digitalen ezagutza indartzea, eta euskararen normalizazioan aurrera egitea.

Azken ildoak kontuan hartzen ditu berrikuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza. Ildo horren helburuak dira BioArabaren Ikerkuntzako Plan Estrategikoa osatzea, berrikuntzako estrategia definitzea eta Araba ESIko irakaskuntza indartzea.

Kudeaketa Plana 2016