Araba ESIk Marie Curie jaio zeneko 150. urteurrena ospatu du

Pasa den azaroaren 7an Araba ESIko Fisika Medikoaren Zerbitzuak Fisika medikoaren Nazio arteko eguna ospatu zuen Marie Curie zientzilariaren jaiotzatik 150 urte bete direlarik, bere bizitzari eta lorpenei buruzko hitzaldi-omenaldi bat antolatuta. Izan ere, Europa Jauregian egin zen ekitaldian Arabako Hezkuntza zentroetako Batxilergo zientifiko eta teknologikoaren 340 ikasletik gora joan zen bere irakasleek lagunduta.

Jardunaldiaren lehen zatian Mª Ángeles García Fidalgo Araba ESIko Errradiofisikako zerbitzuburuak “Marie Curie y la profesión de física médica” hitzaldia baliatu zuen haren ibilbide biografiko zabala azaltzeko baita zientzia arloko emakumeen zereginak nabarmentze aldera ere, Fisika espezialitatean, zehazki.

Gero, Gaspar Sánchez Merino, Araba ESIko Erradioko fisikariak “¿Qué es la Radiofísica y a qué se dedican sus profesionales en el ámbito hospitalario?” hitzaldia eman zuen non ospitaleko lana hurbiletik nolakoa den ezagutzeko aukera eman zien hara bildutako ikasleei.

Jardunaldiari amaiera emateko ikasleen galdera-txandak egin ziren, halandaxe, erradiazioari eta espezialitatea egiteari buruzko ikasleen dudak eta jakinminak argitu zituzten.

Esperientzia atsegina bezain arrakastatsua gertatu zen Araba ESIko Fisika Medikoaren Zerbitzuarentzat, horren ondorioz, hurrengo urtean beste edizio bat egitea du helburu Marie Curieren 151. urteurrena beteko da eta.