Araba ESIk Medikamentuen Atxikidura eta Informazio Eguna ere ospatu nahi du

Medikamentuen Atxikidura eta Informazio Egunaren ospakizuna dela eta, Araba ESIko Farmazia Zerbitzuak pazienteak bere buruaren osasunaren ardura hartzera animatu nahi ditu. Horretarako, medikamentuak medikuak agindutako moduan har ditzaten sentsibilizatu nahi ditu.

Atxikidura terapeutikoa da paziente batek profesional sanitarioen gomendio terapeutikoak jarraitzeko askatasunez erabaki duen neurria, bestela esanda, tratamendu farmakologikoa zuzentasunez hartzea.

Medikamentuen Atxikidura eta Informazio Egunaren ospakizuna Ospitaleko Farmazilarien Espainako Elkarteak antolatua da eta Estatu osoko 140 ospitaletik gora dira partaide. Edizio honetarako  “Zure medikamentuak, Zure Osasuna. Zure bizitza” aukeratu dute leloa.  Izan ere, kanpainak bi komunikazio-ardatz ditu Facebook eta Twitter perfilen bidez atxikidurari buruzko eguneratutako informaziorik adierazgarriena argitzeko.

Araba ESIko Farmazia Zerbitzuak parte hartzen du pazienteei tratamendu farmakologikoaren jarraibideen lehentasuna gogoraraziz eta medikamentu bakoitzeko dosien neurri zehatza nabarmenduz. Halaber, medikamentuak hartzeko informazioa eta aholkuak emanez. Horrezaz gain, inkesta bat egingo dute paziente batzuen atxikidura baloratzeko asmoz.