Araba ESIk Medikamentuen Atxikidura eta Informazio Eguna aurten ere ospatu nahi du

 

AUO Txagorritxuko Farmaziako taldea

Medikamentuen Atxikidura eta Informazio Egunaren ospakizuna dela eta, Araba ESIko Farmazia Zerbitzuak pazienteak bere buruaren osasunaren ardura hartzera animatu nahi ditu. Horretarako, medikamentuak medikuak agindutako moduan har ditzaten sentsibilizatu nahi ditu

Atxikidura terapeutikoa da paziente batek profesional sanitarioen gomendio terapeutikoak jarraitzeko askatasunez erabaki duen neurria, bestela esanda, tratamendu farmakologikoa zuzentasunez hartzea.

Medikamentuen Atxikidura eta Informazio Egunaren ospakizuna Ospitaleko Farmazilarien Espainako Elkarteak antolatua da eta Estatu osoko 140 ospitaletik gora dira partaide. Edizio honetarako ere  “Zure medikamentuak, Zure Osasuna. Zure bizitza” aukeratu dute leloa. Izan ere, kanpainak Twitter perfilaren bidez atxikidurari buruzko eguneratutako informaziorik adierazgarriena argitzeko (#DíaAdherencia2018).

Araba ESIko Farmazia Zerbitzuak parte hartzen du pazienteei tratamendu farmakologikoaren jarraibideen lehentasuna gogoraraziz eta medikamentu bakoitzeko dosien neurri zehatza nabarmenduz. Halaber, medikamentuak hartzeko informazioa eta aholkuak emanez. Horretaz gain, inkesta bat egingo dute pazienteei atxikidura baloratzeko asmoz.

AUO Santiagoko Farmaziako taldea