Araba ESIk ongi etorria egin die egoiliar berriei, gehienak Medikuntza Komunitariokoak eta Familiarrekoak

Araba ESIk, atzo, maiatzak 29, harrera ekitaldia egin zien ia 70 profesionalei. Profesional hauek bere egonaldia hasten dute bai Araba Ospitale Unibertsitarioan bai Lehen Mailako Arreta zerbitzuetan.

69 egoiliar horiek, 49 emakumezko eta 20 gizonezko, gehienak medikuntza familiar eta komunitariokoak, bere ibilbidea atzo hasi zuten BAME, BAPE eta BEE moduan gure ESIan. Kolegiatu gehienak Euskal Herrikoak badira ere, Andaluzia, Errioxa eta Gaztela Leongoak ere baditugu, baita beste herrialde batzuetakoak ere Portugal eta Bolivia.

Ekitaldian Zuzendaritzak parte hartu zuen eta ESIren orainaldia eta etorkizuna nora bideratzen den adierazi zien egoiliarrei, Ikaskuntzako buruek Araba ESIko irakaskuntza egituraren berri eman zien. Horietaz gain, Nekane Murga ere gure artean izan genuen, Osasun Saileko Plangintza, Ebaluazio eta Ordenamendu Sanitarioko zuzendaria. Joaquín Duranek, Ikerketa Zerbitzuko buruak eta Bioraba zientifikoko koordinatzaileak, egoiliarrei AUOko ikerketei buruz eta institutuak eskaintzen dituen aukeren inguruan hitz egin zien.

Zenbait egoiliar eta tutoreek beraien esperientzien eta bizipenen berri eman zien bertaratuei eta errespetua, konfiantza, komunikazio, jokabide garrantziaz aritu ziren, horiek guztiak praktika sanitarioari lotutako baloreak izanik.

Paula Ruiz de Gordoa Körner I. Saria

Ekitaldiko unerik garrantzitsuena “Paula Ruiz de Gordoa Körner I. Saria”ren banaketa izan zen, duela urtebete utzi gintuen hematologia egoiliarraren omenez. Paularen gurasoak egon ziren omenaldi sentitu eta bero honetan.

Irakaskuntza Batzordearen helburua urteroko sari honekin espezialitate guztietako egoiliarren artean ikerketa bultzatzea da eta hain garrantzitsua den lan eremu honi ikuspena eskaintzea.

Oraingo honetan ex aequo saria Psikiatriako Nuria Nuñez Moralesentzat, eta Pneumologiako Ana Gómez Larraurirentzat izan zen, 4. urteko egoiliarrak biak. Biak ala biak saritu nahi izan dituzte egoiliar izan diren urteetan buru belarri aritu direlako ikerlan jardueretan.

Araba ESIko Kantaraba abesbatzak 5 abestiko errezital txiki bat eskaini zuen ekitaldia ixteko, azken abesti guztiz ezagunak “Agur Jaunak” ekitaldira hurbildu zirenak hunkitu zituen.