Araba ESIk “Salburuako kirol asteetan“ hartu du parte

Salburuako kirol taldeek ekainean eta uztailean “Salburuako kirol asteetako” bigarren edizioa antolatu dute aisialdia eta kirol nahiz hezitze-denbora librea auzoko ume eta nerabeen artean zabaltzeko.

Salburua Osasun Zentroak beste Kirol Elkarte batzuekin batera hartu du parte “Elikadura eta ohitura osasungarriak” tailerren bidez. Izan ere, 2017ko Interbentzio komunitarioaren barneko proiektuaren jarduera bat izan da.

Interbentzioak honako helburuak izan ditu:

  1. Auzoko gizarte-eragileekin harremanak izatea.
  2. Osasun zentroa ezagutaraztea. Era berean, osasun zentroaren jarduera, betiere auzoko beste zerbitzu bat gehiago bezala, eta bakoitzak sistema sanitarioa egoki erabil dezan norbere ardura suspertze aldera.
  3. Kirol egiteko elikadura eta higienearen jarduera osasungarriak bultzatzea.

Jarduera bertako zortzi profesionalek garatu dute, besteak beste, erizainak, pediatrak, erizaintza laguntzaileak eta administrari laguntzaileak; berorietan 7-14 urte tarteko 125 umek hartu dute parte.

Interbentzioan osasun zentroko bazter eta eremuak erakutsi zizkieten, horrez gainera, hauexek erabiltzeko jarraibideak baita profesionalen jarduera ere. Geroago, ohitura higienikoan eta elikadura osasungarrietan parte hartzeko dinamika gailendu zen. Azkenik, jardueretan erakutsitakoarekin bat eginez otordu bat eskaini zieten adingabekoei.

Parte hartu duten erakunde guztien balorazioa oso positiboa izan da jarduera horien bidez, gizartearen aldean desabantailan zeuden adingabekoei parte hartzeko bide eman baitie, era berean, umeak eta osasuna uztartzeari begirako aisialdi eta denbora libreko jarduerak  bideratu ditu.