Andra Mari Zuriaren jaiak, Araba ESIn

Gaur, abuztuaren 4ko ostiralean, Zeledonen jaitsierarekin bat Vitoria-Gasteizko jaiak hasiko dira. Araba ESIko lankide batzuekin egun hauetako planak izango dugu hizpide.

Galdera hauei erantzun digute:

1. Nola ospatzen dituzu jaiak?

2. Non egongo zara txupinazoan?

3. Zein da zure jaietako bazterrik gogokoena?

4. Zer ez duzu galduko aurten?

5. Baduzu pasadizoren bat komentatzeko?

Jai Zoriontsuak!

Jon González de Audicana -  Lehen Mailako Arretako Biltegiko Langilea

1. Lagunekin eta senideekin.

2. Etxean telebistaz ikusiko dut.

3. Txosnetan.

4. Txosnetatik eta Alde Zaharretik.

 

 

Encarna Illana - AUO Txagorritxuko Urgentzietako zeladorea

1. Jai lasaiak bizi izaten ditut.

2. Etxean ikusten dut Zeledonen jaitsiera gero hirigunera joateko.

3. Terrazaren batean ezartzea gogoko izaten dut, esaterako, La Floridan edo Plaza Berrian.

4. Aurten, beste urte batzuetan bezala, su artifizialak ikusiko ditut eta gero etxera, hurrengo egunean lanera joan behar dut eta.

 

Susana Durán - Lehen Mailako Arretako Informatikaria

1. Egun osoa kalean lagunekin eta lagunekin giroaz gozatzen, kontzertuez eta jarduerez, besteak beste.

2. Plaza Berrian. Orain dela 20 urte handik ikusten dut. Lehen Andra Mari Zuriarenera joaten nintzen, baina orain jende-multzoak ez ditut gogoko.

3. Aukeratzea zaila da. Gasteizen bazter zoragarri asko daude: Matxete, Falerina, Parte  Zaharra… baina bat esatearren, Falerina izango litzateke.

4. Aurten El Drogasen kontzertua ez dut galdu nahi.

5. Abuztuaren 6an, nire seme Anderren urteak dira (15 egingo ditu!) eta normalean familiarekin bazkaltzen ospatzen dugu.

 

Javier Extramiana - Urologiako Zerbitzuburua

1. Koadrilan eta familian ospatzen dugu. Abuztuaren 5ean blusaz jantzita irtengo gara, lehendabizi meza entzun eta gosari pizgarria hartuko dugu segidan egun trinkoa bezain hunkigarria bizi izateko.

2. Aurten Aihotz Plazako GEUren tabernan ikusiko dugu baina beste urte batzuetan baino lasaiago, orduan Andra Mari Plazan.

3. Aihotz Plaza. Bertan giro ederra eta emanaldi asko egoten da.

4. Joselu Anaiak Arka Plazara etortzea espero dut,  klasiko bat dira, eta dantzan aritu beharko naiz. Txosnetetako kontzertuaren batera edo bestera joango gara, Aihotz plazako ikuskizunak eta blusa eta nesken kalejiraren batera seme-alabak ikusteko.

Iñigo Gorostiaga - Anatomia Patologikako egoiliarra

1. Lagunen artean, gogo haundiz. Lagun talde oso musikaria dut eta urtero trikitixak ateratzen ditugu trikipoteoan tabernaz taberna.

2. Seguruenik iaz bezala, txupinazoa galdu egingo dut. Egoiliarren arteko bazkaria antolatzen da urtero, iaz berandutu egin zitzaigun eta ez ginen Zeledon ikustera iritsi. Aurten berdina gertatuko delakoaren susmoa daukat.

3. San Frantzisko Xabierren kantoia, bertan Parral taberna dago.

4. Kontzertuen harira, Huntza ikusteko gogoa dut eta nire esperientziatik hitz eginda, ez da jai ona Joselu Anaien kontzerturik ez badago.

5. Euskal Herriko hiriburuetako jaien artean Gasteizkoak gogokoenak ditut. Nahiz eta hiri bat izan, herri izaera dauka Gasteizek. Eskaintza kultural anitza dago eta juergazaleak garenontzako astebete ezin hobea da.

Blanca Rosa Zabalegui - Aranbizkarra II Osasun Zentroko erizaina

1. Goizero, erraldoien pasakaleak eta dultzaineroak ikusi ez ezik, fanfarriak entzutea ere gogoko dut. Alde Zaharrera joaten naiz giro ona dagoelako. Jaiak kalean bizi behar dira.

2. Etxetik ikusten dut. Seme-alabak umeak zirela Andra Mari Zuriaren plazara eramaten genituen eta lagun baten balkoitik ikusten genuen.

3. Aihotz  plaza.

4. Andra Mari Zuriaren egunean topera gorputzak iraun arte.

5. Gasteizko jaiak zabalik daude jai-giroan parte hartu nahi duen edozeinentzat. Edozein pertsonak parte hartu dezake jardueretan.

Ainhoa Quintana - AUO Txagorritxuko Farmazilaria

1. Lagunekin eta familiarekin, umeek asko gozatzen dute.

2. Plaza Berrian, jende gutxiago dago Zeledonen jaitsiera umeekin ikusi ahal izateko.

3. Pradoko parkean dauden ume-jolasak.

4. Zeledon Txikiaren jaitsiera.

5. Blusekin osteratxoa egitea gustatzen zaigu.  Luken koadrillan irteten gara.

 

Loli Siles - Ikerketa Unitateko Administrari Laguntzailea

1. Denetarik, blusen desfilea, aldaparen inguruko osteratxoa, gauren batean su artifizialak ikusi, baita barraketara, kontzertuetara eta txostenetara joatea ere. Vermut-ordua gogoko dut, era berean, hiriguneko giroa eta teatroa.

2. Zeledonen jaitsieran, baina orain ez naiz egoten plaza erdian, jende gehiegi dago eta.

3. Alde Zaharra gustatzen zait.

4. Hiriko giro guztiak ikustea gustatzen zait; bai egunez, bai gauez...

5. Andra mari Zuriaren eguna ezkontzaren urteurrena da. Urtero ospakizun bikoitza egiten dugu egun horretan.

Naiara Relloso - AUO Txagorritxuko Erradiologiako Irudi Diagnostikoaren eta Medikuntza Nuklearraren Goi-Mailako Teknikaria

1. Lanean, eta familiarekin zein lagunekin.

2. Alde Zaharrean uste dut, Zeledonen jaitsieraren hasiera ikusten.

3. Umore txokoa.

4. "Alimañas" taldearen kontzertua, abuztuaren 4an.

 

Marixa Aizpuru - AUO Santiagoko Dokumentazioa Klinikoko Zerbitzuko Administrari Laguntzailea

1. Betiko lagunekin.

2. Zeledon jaitsiera nire kroadilarekin bat eginez.

3. Aihotz Plaza eta Alde Zaharra.

4. Txosnak halabeharrez bisitatu, ogitartekoa eta su artifizialak.

5. Niretzako jaiak uztailaren 25ean hasten dira, Andra Mari Zuriaren egunarekin batera gehien gogoko dudan eguna. Santiago egunean nire alabaren urtebetetzea da eta oriotzapen onak ditut. Beti ospatzen dugu lagunen koadrilarekin.

Marian Morales - AUO Txagorritxuko Garbitzailea

1. Familian, egun hauetaz gozatuz urtero bezala.

2. Andra Mari Zuriaren plazan Zeledon agurtzen.

3. Foru Plaza musika gozatzeko lekurik onena.

4. Su artifizialak.

 

 

Mª Luz Arnal - Abetxuko Osasun Zentroko Familia-medikua

1. Nire familiarekin, beti joaten naiz txupinazora momenturik onena eta ohikoena delako.

2. Topagunea Katedralaren aurrean da Arabako banderaren azpian, handik giroaz gozatzen dugu.

3. Floridako Parkea goizeko kontzertuekin eta blusen koadrilen animazioarekin freskagarri bat hartzen duzun bitartean. Barraketako gaueko giroa.

4. Andra Mari Zuriaren bisita ezinbestekoa da.

Jai zoriontsuak izan!

Tania Martín - AUO Santiagoko Barne Medikuntzako Zerbitzuko Erizaina

1. Gogoz eta ilusioz. Lagunekin eta blusa nahiz nesken koadrilarekin ospatzen ditudan egunak dira.

2. Besterik ezean, Andra Mari Zurian jaietako hasiera hurbil-hurbiletik sentituz.

3. Umorearen txokoa.

4. Txupinazoa, kontzertuak,umorearen txokoa, osteratxoak, goitibehera lasterketa…

5. Etxera 8:30ean heltzea gauez lan egin eta gero, halatan, auzokideek ikusi eta gaupasa izanaren begirada jasotzea.

Gorka Díaz - Erizaintzako Zuzendariordea

1. Umeak izan ditudanetik egunez gozatzen dut giroaz: erraldoiak eta buru handiak, txontxongiloak, gargantua eta suzko zezena… Hala dator; suak ikustera eta lagunekin bazkaltzera inoiz eskapatzeko asmoa ere badaukat.

2. Ikusten dugu edo susmatu hobeto esanda, Mateo Moraza-ren basterretik. Jaietako une magikoa iruditzen zaigu eta ez dugu galtzen.

3. Aihotz Plaza giro ezin hobea dagoelako, jende asko biltzen delako eta San Migeleko arkupetik edo eskaileretatik joatean panoramika ederra daukazulako.

4. Herri kirolak, aizkolariak, berezeki. Nire koinatua den Iñaki Quintanak Andra Mari Zuriaren egunean moztuko ditu enborrak. Oso ona da! Animatzen egongo naiz. Andra Mari Zuriari bisita bat egingo diot eta ogitarteko gozoaz lagundutako suak ikusi. Aurten rock kontzertuak onak izango dira… ea eskapatzen naizen...

5. ESIko profesional askok lanean dihardute egun hauetan, jaietako zapiak ipintzen dituzte pazienteek jakiteko jai-egunak direla. AUOko sukaldekoek menu berezia prestatzen dute pazienteekin jaia ospatzeko. Horregatik, profesional guztiei eskertu nahi diegu jaietan pazienteekin erakusten duten ilusioa eta konpromisua.

Charo Navarrete - Lakuabizkarra Osasun Zentroan Errehabilitazio Zerbitzuko Erizaintzako Laguntzailea

1. Jaietan oporrak hartzen ahalegintzen naiz ikuskizunetara joateko.  

2. Etxean horretarako prest daukagun Zeledon erakutsiz, hara elkartzen gara familiakoak, lagunak eta auzokideren bat.

3. Ez daukat txoko berezirik, hirigunetik ibili eta giroaz gozatzea gustatzen zait.

4. Suak eta antzerkia, eta jakina, goizeko hamaiketakoa.

5. Egungo senargaiak Andra Mari Zuriaren jaiak ezagutzera gonbidatu ninduen ni Leza Ospitalean lan egiteko Villacarrillotik (Jaén) heldu berritan nengoela, harrezkero, geratzen hasi ginen eta gaur arte.