Araba ESIko Infekziosoen Unitateak AUO erreferente gisa jarri du COVID-19ri buruzko ikerketan

Araba ESIk eta Bioarabak Osasunaren Mundu Erakundeak sustatutako "Solidarity" nazioarteko saiakeran parte hartu dute

Joseba Portu, Araba ESIko Barne Medikuntzako Infekziosoen Unitateko Atalburua, eta bere taldeak, Bioarabako Saiakuntza Klinikoen Unitatearekin laguntzarekin, OMEk bultzatutako "Solidarity" saiakuntza klinikoan parte hartzen dute. Gainera, Arabako Unibertsitate Ospitalea azterketarako paziente gehien erreklutatu dituen estatuko hirugarren ospitalea da, 50 hain zuzen ere.

"Solidarity" nazioarteko saiakera bat da, eta 100 herrialdek baino gehiagok parte hartzen dute bertan. Helburua da modu azkarrean baloratzea dagoeneko badauden baina COVID-19 duten pazienteengan espezifikoki probatu ez diren agente antibiralen eta antiinflamatorioen eraginkortasuna. Tedros Adhanom Ghebreyesus, OMEko Zuzendari Nagusiak, azaldu duenez, ikerketaren helburua da "zer sendagaik funtzionatzen duten jakiteko ebidentzia sendoa sortzeko behar den denbora dramatikoki murriztea".

Bioaraba Osasun Ikerketako Institutuak ikerketaren eta berrikuntzaren alde lan egiten jarraitzen du, Arabako gizartean pandemiaren ondorioak arintzen laguntzeko eta pertsonen osasuna hobetzeko COVID-19tik kanpoko beste esparru askotan.