Araba ESIko egoiliar batek sari bat jaso du, Iparraldeko Alergologoen Elkartearen bileran
Arturo Velasco Arreguik, AUOko Alergeologia zerbitzuko hirugarren urteko egoiliarrak, komunikazio zientifikoaren saria jaso zuen, Santanderren maiatzaren 13 eta 14an izandako Iparraldeko Alergologoen Elkartearen XXXVI. bileran.
Estatuko iparraldeko 100 espezialista inguru elkartu ziren, oraingo honetan 'ukipen-dermatitis alergikoari' buruz izan zen topaketa horretan.
Velascok aurkeztu eta saria jasotako lanak honako izenburua zuen: 'Estomatitis alérgica por aceites esenciales de hierbabuena contenida en chicle'.
Gainera, bileran erabaki zuten Ukipen-dermatitisari buruzko ikerketaren ‘Daniel Muñoz Lejarazu dok.’ sari nazionala ezartzea. Sari hori bi urterik behin emango dute. Izan ere, 2018an izango da lehen emanaldia Vitoria-Gasteizen. Saria da arlo honetan Muñoz Lejarazu doktoreak, AUOko Alergeologiako zerbitzuburuak, 2015ean hil arte egin zuen lana aitortzeko.