Marokoko Gobernuko ordezkaritza batek bisitatu du Araba ESI

Pasa den ekainaren 3an, ostirala, Araba ESIk jaso zituen Marokoko Gobernuko ordezkari bi: Osasun Ministerioko Ospitaleetako eta Anbulatorioetako Zerbitzuko Zuzendaria eta Fez eskualdeko Arretako Zuzendaria, hain zuzen.

Pasa den astean Euskadi bisitatu zuen Marokoko Gobernuko zortzi kidez osaturiko ordezkaritzako partaideak ziren bi ordezkari hauek.

Bisitari hasiera emateko, ESIko zuzendaritza taldeko kideek azaldu zizkieten gure erakundearen sorrera eta garapena. Jarraian, AUOko Kanpo-kontsultetako laborategia bisitatu zuten. Han, Carmen Zugaza  doktoreak eman zizkien bost laborategiak batzearen gakoei buruzko zehetasunak.  Era berean,  Zugazak azaldu zituen batze horrek ekarri dituen onura handiak bai zerbitzuaren kalitatea hobetzean bai  herritarrentzako kostuen aurrezkian.

Geroxeago, Kardiologia zerbitzura hurbildu ziren. Han, Martinez Ferrer doktoreak azaldu zien desfibriladorea edo taupada-markagailua duten pazienteei ezartzen dieten telemedikuntza sistema. Hantxe bertan, informazioa nola bidali, aztertu eta  pazientearen historian erregistratzen den konprobatzeko aukera izan zuten bisitariek.

Ingurumenarekiko interes handi bat erakutsiz, Javier Diaz de Ceriok eta Jose Angel Elizondok lagunduta, eraikinaren instalazio teknikak ezagutu ahal zituzten: ur bero sanitariorako panel fotovoltaiko eta termikoak; girotze eta hondakinen kontrola, eta sutearen kontrako alarma-sistema.

Bisitari amaiera emateko, ibilbide bat egin zuten erakin moderno horretako zerbitzuetatik. Haren zehar, ordezkari marokoarrek erakutsi zuten erakundearekiko eta pazienteei ordua emateko sistemarekiko interes handi bat.

Erlazionaturiko berriak:

Marokoko gobernuko ordezkariek Euskadi bisitatuko dute osasuna politika guztietan txertatzeko eae-ko esperientzia ezagutzeko