Araba ESIko Euskara Zerbitzuak eskaini du ‘Aulki hutsak’ dokumentala

Apirilaren 21ean, Araba ESIko Euskara Zerbitzuak  saio bat antolatu zuen Lakua-Arriaga osasun-zentroan, ‘Aulki hutsak’ dokumentalaren emanaldiarekin.  Saio hori kokatzen da, erakundea egiten ari den euskara sustatzeko ekintzen barruan.

Heriotzari eta doluari buruzko dokumental bat da ‘Aulki hutsak’. Hartan, jasotzen dira  pertsona maite baten galdera jasan duten pertsonen testigantzak. Izan ere, Iñaki Peña Bandresen, Deba Garaia ESIko medikuaren, proiektu bat da, galdera hauei erantzuten saiatzen dena:  mate dugun pertsona bat edo hurbilekoa hiltzen denean, zer geratzen da?, nola betetzen dugu hutsune hori? Dagoeneko, pertsona hori ez dago, nola betetzen dugu bere ‘aulki hutsa’? Goiz edo beranduago, denok pasatu behar dugu egoera horretatik, eta ez dago  formula magikorik, galeraren minari zelan egin behar diogun aurre irakasteko.

Dokumentalak batu ditu profesionalen (mediku espezialista, terapeuta,..) eta zenbait kausa direla medio, hildakoen senide eta lagunen testigantzak. Horretarako, lau kapitulutan bana-

tuta dago, gaika: mina, haserrea, egun seinalatuak eta itxaropena. Epilogo batek burutzen du lana. ‘Aulki hutsak’ saiatzen da kudeatzen mina, etsipena, larritasuna, haserrea, errua eta ohikoak diren erreakzio luze bat eragiten dituen prozesu  mingarri bat.

Batzuetan, erreakzio horiek depresio egoera batera eraman gaitzakete. Kasu horietarako, dokumentalak gogoratzen digu aurkitu ditzakegula egoera horretan dauden pertsonei laguntza ematen dieten baliabide kolektiboak eta espezialistak, minaren prozesua kudeatzen laguntzeko.