Maiatzaren 12an, Araba ESIn izango da Kardiopatia Familiarrei buruzko jardunaldia

Duela lau urte, AUOko Kardiologia Zerbitzuak martxan jarri zuen kardiopatia familiarren kontsulta espezializatu bat

Poster Cardiopatías FamiliaresDispiziplina anitzeko ikuspuntuarekin, kontsulta hau bada praktika berritzaile bat, jatorri genetikoko kardiopatia bat izateko susmoa izan dezaketen pazienteen abordatzeari aldaketa bat dakarrena eta familiari osotasunean arreta ematen diona.

Gainera, ekimen horren bidez, finkatu egin da kardiopatia mota horretako diagnostikoa hurbiltzeari buruzko azterketa genetikoak sartzea.

Javier Rekondo eta Maria Robledo doktoreak, kontsulta horretako arduradunak, oso pozik daude pilatutako esperientziarekin.

Hasiera batetik, kontuan hartu dituzte paziente horiei arreta emateko etengabeko prestakuntza eta sistematikoki abordatzeko modua, adostutako protokoloetatik eta praktika klinikoko asistentzial uniformetatik hasita.

Hori dela eta, orain bi urte, Euskal Herriko Kardiologiako elkartean sortu zuten lan talde bat, kardiopatia familiarren arretako jardueran irizpideak batzeko eta hedatzeko xedeaz.

Testuinguru horretan, kokatzen da Kardiopatia Familiarren III Jardunaldia, AUO Txagorritxun, maiatzaren 12an izango dena. Oraingoan, topaketa hori izango da kanalopatien alde eztabaidagarriei buruz. Bertan, arlo horretako adituak izango dira. Era berean, patologia horien ezagutzan sakondu dute, bertan egongo diren pertsonekin, aurkeztuko diren hainbat kasu klinikoen inguruan.

Kardiopatia Familiarren III. Jardunaldia