Araba ESIko Familiako eta Komunitateko egoiliarrak saritu dituzte Euskal Herriko Zainetako Hipertentsio eta Arrisku Kardiobaskularreko Elkarteko XIX. Biltzarrean

Jessica Ramírez, Nerea Urreta, Catherine Collado eta Andrea Lluesma Araba ESIko Familiako eta Komuniateko Medikuntzako  egoiliarrak saritu zituzten Euskal Herriko Zainetako Hipertentsio eta Arrisku Kardiobaskularreko Elkarteko (SOVASHTA), XIX. Biltzarrean, Vitoria-Gasteiz Jauregian, otsailaren 3an, hain zuzen ere.

Haiek aurkeztu zuten  “HTA por hiperaldosteronismo primario. A propósito de un caso” izeneko lanari eman zioten 2017.urteko edizioko lehen saria Zainetako Hipertentsioa eta Arrisku kardiobaskularreko arloan.

Aipatutako lanak SOVASHTA ordezkaritza izango du HTAren SEHLELHA-Erkidegoko elkarteek antolatzen duten “Premio Manolo Luque” izeneko Hipertentsio eta Arrisku Kardiobaskularraren gaineko Kasu Klinikoen 17.edizioko Estatuko Finalean. Izan ere, hurrengo martxoaren 29an, Madrilen izango da Zainetako Hipertentsioaren aurkako borroka bidezko  Hipertentsioa-Espainiako Ligari dagokion  Espainiako Elkartearen 22.  Biltzar nazionala.