AUO Txagorritxuko Pediatria Unitatea bisitatu dute ACBko jokalariek

Baskoniako hiru jokalarik eta Real Madrilgo bi jokalarik Txagorritxuko Pediatriako solairuan ospitaleratutako umeak bisitatu zituzten pasa den ostiralean.

Ospitaleratutako paziente txikiek ezusteko atsegina jaso zuten. Pasa den ostegunean Errege Kopako partidak irabazi zituzten bi taldetako (Baskonia antolatzailea eta Real Madril pate-hartzailea) bost jokalarik pediatriako solairua bisitatu zuten umeekin denbora-tarte bat eman eta hainbat opari helarazten zizkieten artean.

Baskoniako Kim Tillie, Tornike Shengelia eta Johannes Voigtman, eta Real Madrilgo Alex Suárez eta Jaycee Carroll jokalariek ospitaleko hamar adingabe baino gehiago agurtu zituzten baita ume horiek artatzen dituzten medikuak eta erizainak ere.

Jokalariak, lehendabizi, “la Caixa”ren Obra Sozialak Pediatriako solairuan instalatu duen Ciber Caixara joan ziren umeei espazio ludikoa nahiz hezitzailea eskaini asmoz eta umeen ospitalizazioak eragiten duen astindua gutxitzeko. Areto horretako sei umeri eman zizkioten erregaluak eta unean uneko umeak egiten ari ziren marrazkiak sinatu zituzten. Geroago, CiberCaixara joaterik izan ez zuten lau adingabekoen gelak ere bisitatu zituzten.