Araba ESIko “Hizkuntza Normalizazioaren Topagunea”

Joan den azaroaren 29an, “Elkarrekin, ekin” lelopean, Araba ESIko hainbat profesional bildu ziren euskararen orainaz eta etorkizunaz hitz egiteko. Ekitaldi hau Euskaraldiaren baitan eta Araba ESIko Euskara Astearen baitan sortutako ekimena dugu

Euskararen inguruko lehendabiziko topagune honi Jesus Larrañaga Araba ESIko gerenteak eta Javier Pedrosa Langileen Zuzendariak eman zieten hasiera. Biek azpimarratu zuten erakundearen erronka nagusia euskara dakigunon eta ez dakigunon inplikazio eta konpromisoa bultzatzea dela, euskarari osasunaren eta zientziaren alorrean dagokion lekua emateko.

Topagunea dinamizatzeko, Euskaliteko Galder Lasuenen eta Koikili Lertxundi Athletikeko jokalari ohiaren elkarlanaz gozatzeko aukera izan genuen. Bertaratuak lau mahaietan bildu eta honako bost galderen bueltan aritu ziren hausnartzen: Euskararen egoera egun Araba ESIn, euskaraz eta euskararen inguruko baliabideak, komunikazioa eta hedapena, eta etorkizuneko erronkak.