Araba ESIko IX. Krosean izena emateko epea ireki da

Araba ESIko Krosa 2018

Maiatzaren 25ean kros honen 9. edizioa egingo dugu, helburu bakarrarekin, Araba ESIko lankideak goiz eder bat pasatzea elkarrekin, gozagarri zaigun zaletasuna aitzakiatzat hartuta.

Mapa

Lasterketa 11:00etan hasiko da, Zuhatzutik sartuz Zabalganako basora sartzeko aparkalekuan. Inguru natural paregabe horren zehar,

korrikalariek 4.500 metro egin behar izango dituzte.

Aurreko urteetan bezala, gomendatzen da autoak Zuazo herrian uztea. Hain zuzen, hango elizaren atarian emango da hamaiketakoa.

Ekintza honetan parte hartzeko, beharrezkoa da mezu bat bidaltzea hauetariko posta-elektroniko batera:

jose.monteroluna@osakidetza.eus edo eduardosantiago.mataleras@osakidetza.eus