Araba ESIko profesionalek parte hartzen dute 'Osasuna Pilarreko auzoan ibiltzen da' komunitateko proiektuan

Atzo, Europa Jauregian aurkeztu zen interbentzio komunitarioko proiektu horren irudiak jasotzen dituen bideoa. Proiektuaren helburua da bizitza osasuntsuaren ereduen praktikak sustatzea eta adinekoei ezagutaraztea auzoak euren bizitzaren kalitatea hobetzeko baliabideak.

“Osasuna Pilarreko auzoan ibiltzen da” proiektu komunitarioa 2012an jarri zuten abian, Vitoria-Gasteizko Udalaren ekimen bati esker, auzoko zaharrei antzemandako beharrei erantzun bat emateko xedeaz, modu integral batean eta sare komunitario baten bidez.

Sarea entitate hauetako profesionalek osatzen dute: Araba ESIko La Habana-Cuba Osasun-zentroa, Francisco de Vitoria Institutua, El Pilar Adienekoen zentro soziokulturala, Caritas eta El Pilar Adienekoen Gizarte-etxea.

maixabel-sarriegi

Maixabel Sarriegik, La Habana-Cuba Osasun-zentroko medikuak, parte hartu du programa abian jarri zenetik. “Programa osasun-zentroan hasten da, non atzematen ditugun gizarte-sare eskasa duten pertsonak eta hartan parte hartzera gonbidatzen ditugun. Lan neketsua da, pertsona gehienak uzkurrak baitira eta dituztelako ulertzen programaren helburuak. Erosoago sentitu daitezen, lehen saioa bertan egiten dugu, hobeto ezagutzen duten eremua baita. Horrela, euren intereseko gai bat, nutrizioa kasu, eskaintzen diegu”.

Geroago, 6 saio gehiagoz auzoko baliabideak ezagutzen hasten dira, eta beste gai batzuen artean  lantzen dira autoestima, aho-hortzetako osasuna, norberaren autonomia, irakurketa errazari buruzko tailerrak, gizarte-harremanak…

“Gure lana ez da soilik medikamenduak agintzea eta parametro batzuk neurtzea, baizik eta ulertu behar dugu osasuna ez soilik eritasun eza gisa. Berriz, ulertu behar dugu kontzeptu integral bat bailitzan. Bizi-itxaropena luzatzea lortu dugu, eta orain gure erronka da bizitza hori osasuntsua eta autonomoa izatea”, esaten du Sarriegi doktoreak. Era berean, azpimarratzen digunez, “programak balio izan digu harremanak handitu eta indartzeko auzoko beste baliabide batzuekin”.