Araba ESI/Bioarabako XVIII Ikerkuntza Jardunaldiak

Aurtengo edizio honetan profesionalen eta herritarren artean betiko topaketaz gain, Ezagutzaren Azoka antolatu eta EHUko Zientziaren astean parte-hartzea izan dira berritasunak. Ekitaldia azaroaren 8an eta 9an izango da; Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar jauregian, hain zuzen ere.

Jardunaldi hauek orain dela 17 urte Araba ESIk eta Bioarabak antolatutakoei jarraipena ematen diete, modu berean, osasun eta ikerketa arloko profesionalen eta herritarren artean topagune bihurtu dira. Hala gertatzeko, geroko ongizateari buruzko esperientziak eta ezagutzak partekatuko dituzte elkarrekin.

Ikerketa zientifikoaren ondorioak zabaltzea lehentasunezkoa da etekin soziala lortzeko. Horiek horrela, Arabako osasun ikerketaren kasuan zenbait profesionalek instituzio sanitarioetan eta unibersitatean dihardute ikerketan, hori dela eta, erakunde horiek integratuta eta elkarreraginean daude irakaskuntzako jarduerari esker, baita Bioraba Ikerketa Sanitarioaren Institutuak egiten duen lan propioari esker ere.

Institutuak, Araba ESIren testuinguruan EHUrekin bat egiten den ikerketa publiko guztia biltzen du, halaber, instituzio,inguru zientifiko-tekniko eta enpresetako lankidetzak ahalbideratzen ditu.

Edizio honetan profesionalei eta heritarrei zuzendutako zenbait jarduera garatuko dira. Workshop izeneko laneko mahai sistematizatuez gain, Ezagutzaren Lehen Azoka ere antolatu dute; bertan, Arabako Biomedikuntzari buruzko enpresak eta ikerlari-taldeak harremanean jarriko dituzte. EHUk antolatu eta herritarrei zuzendutako Zientizaren Astean, Araba ESI/Bioarabaren lehen aldiz parte-hartzea ekarriko dute jardunaldiek.

Jardunaldietan barne Ikerketa Sarien banaketa izango da, horren bidez, eta, euren lanak baloratuz; osasun biozientzietako ikerlariei dagozkien ikerketa eta berrikuntza jarduerak suspertu nahi dituzte Araban.

Topaketa herritarrekin

Urtero bezala “Topaketa herritarrekin” herritarrak, profesionalak eta pazienteak osasunari buruzko gai baten bidez harremanean jartzen ditu. Aurten, ordea, “Minbizia prebenitzeko aurrerapenak” izango da hizpide; hori guztia zenbait ikuspegitatik begiratua: zientifikoa, klinikoa, soziala eta giza ikuspegia.

Ekitaldiari eta bere garapenari buruzko informazio guztia hurrengo hashtagen #ikerkuntzaXVIII

Animatu eta parte hartu!