Araba ESIko Zain barneko Terapia Taldeak Euskal Herriko Erizaintzako X. Jardunaldian saria jaso du

Zain barneko Terapia Taldeak (ETI) aurkeztu zuen komunikazioari “Trombosis relacionada con los catéteres venosos centrales de inserción periférica (PICC) y factores de riesgo en pacientes onco-hematológicos” zeritzanari eman zioten ahozko komunikazio luzeko saria Bilbon maiatzaren 4an, izan zen Euskal Herriko Erizaintzako X. Jardunaldian.

ETIk duen eguneroko jarduera bat zain barneko terapia amaitzeko zainetara sarbidea bermatzen dituen gailuak lortzea da pazientearen segurtasuna uneoro preserbatuz, eta, era berean, geroago gerta litezkeen balizko arazoei konponbidea eman eta gainontzeko profesionalei laguntzeko.

Saritutako azterlanen arabera PICC-ekin harremanatutako tronbosiaren intzidentzia, literaturak deskribatutako konplikazioa, hain zuen ere, Araba ESIn beste ikerketa batuzek deskribatutako parametroetan dago.

ETIren profesionalek azterlan horren konplexutasuna nabarmentzen dute; horretarako, arrisku-eragile zerrenda luze bat aztertu dute ebidentzia zientifiko bidez konplexutasun hori gutxitzen laguntzen duten estrategiak aditzera emanez.

Orain dela bost urte martxan jarri zenetik ETIk zenbait sari jaso ditu bere ikerketa-lerro guztietan nazio eta nazioarteko foroetan; hori dela eta erreferente bihurtu da herrialde honetan.

Horrela, Ikerketa Unitatearen laguntzaz beti Ebidentzian Oinarritutako Praktikaren aldeko erronka egiten du.

Ebidentzian Oinarritutako Praktikarekin harremanatutako Araba ESIko beste ekimen bat

Jardunaldian eztabaida-mahai batek Araba ESIko erizainak diren Estíbaliz Cristóbal (Erizaintzako Ikerketa gainbegiralea) eta Sheila Sánchez (Integrazio Zuzendaritzako erizaina) eta Mª Concepción Moreno (Bizkaiko Osasun Mentaleko Zainketa Kudeaketarako gainbegiralea) bildu zituen non Araba ESIn eta beste erakunde batzuetan martxan jarritako zenbait ekimen aurkeztu zuten bideo baten bidez.

Ekimen horiek hainbat erakundetan garatzen ari dira pazientearen zainketen eta segurtasunaren kalitatea hobetzeko asmotan; izan ere, horiek guztiek Ebidentzian Oinarritutako Praktikaren harremanatuta baita ikerketaren emaitzak praktika klinikora eramatearekin ere.

Jardunaldian Araba ESIko zaintzako profesionalen partaidetza oso jendetsua izan zen, guztira, 14 komunikazio aurkeztu zituzten.