Neurozientzien Erizaintzako Kongresuan saritutako Araba ESIko erizainak

AUO Santiagoko Neurologia Unitateko erizainak diren Elena Folguera, Amaia Gómez de Balugera, Sandra Pérez, Beatriz Soraya Isidro, Estitxu Marín eta Ángela Méndez saritu dituzte komunikazio hobereneko posterrarekin Kanariar Uharteetako Las Palmasen. Izan ere, maiatzean izan zen Neurozientzien Erizaintzako Espainiako Elkartearen XLI Kongresuan eman zieten saria.

Saritutako  “Valoración del nivel de conocimientos sobre ACV en pacientes que lo han sufrido, HAZ CASO A TU CABEZA” izenburuko lanak ACV/ICTUS sintomen eta zeinuen pazienteen ezagutza aztertzen du, halaber, sintomak sentitzen hasten direnetik Larrialdietara heldu diren arte igarotako denbora jorratzen du.

Kontsultatutako argitalpen zientifiko guztien arabera Larrialdietako Unitatera garaiz joateak, hau da, atzerapenik ez izateak pronostikoa hobetzen du. ACV/ICTUS erasoan 20 minutu bakoitzeko garuneko ehun berreskuragarriaren %10-20 galtzen da, beraz, “denbora garuna da”.

Neurologia Zerbitzuan ACVk jotako hainbat pazientek orduak ematen dituzte Larrialdietako Zerbitzura jo arte. Beraz, atzerapen horren arrazoiak ezagutu behar dira.

Saritutako lanak ACV diagnostikoarekin unitatean ingresatu zuten 42 pazienteen laginketa izan du oinarri. Helburua hauxe izan da:

  • ACVren aurreko ezagutza, arrisku-eragileak, sintomak eta jokabidea aztertu.
  • ACV arrisku-eragileak edo aurrekariak dituzten pazienteengan hezkuntza sanitarioa hobetzeko alderdiak identifikatu.

Emaitzen arabera:

  • % 60k ACV zer den ez du ezagutzen; ezta bere sintomak eta arrisku-eragileak ere.
  • Larrialdietako Zerbitzura joateko sintomarik nagusia ahultasuna eta gorputz-adarretako indarraren gabezia dira; bestelako sintomak hain larritzat ez dituzte hartzen.
  • Zerbitzu sanitario batera jotzeko denboraren bataz bestekoa 10 ordukoa da.

Beraz, saritutako lanaren ondorioak hauexek dira:

  • ACVri buruzko ezagutzaren defizita handia da, baita bere arrisku-eragileei eta alarma-sintomei dagokienean ere.
  • ACV pairatzen duten pazientei eta bere familiei informazi-saioak helarazi behar dizkiete gaixotasunari buruzko haien ezagutza areagotu nahi badute.

IKTUS-ari buruzko bideoa: