Araba ESIko Zainketa aringarriak, bokazioz integratzea

Pasa den urriaren 17ko asteartean AUO Santiagoko areto nagusia eszenatoki bihurtu zen Zainketa aringarrien Nazioarteko egunari buruzko jardunaldi berezi bat antolatzeko: “ELA gaixotasuna duen pazientearen eta bere familiaren arreta. Integrazioa bere zerbitzura”.

Alberto Meléndez Gracia. Araba ESI.

Araba ESIko Medikuntza Aringarriko taldeak topagune bat antolatu zuen; bertan Alboko Esklerosi Amiotrofika (ELA) izeneko gaixotasun gogorraren inguruk Zainketa aringarriak eta integrazioa azaldu ziren.

Medikuntza aringarriko taldeak diseinatu eta hamar urtez erabili duen bide klinikoa erakutsi zuen. Gaixoa eta bere familia erdigune duen bide horretan, neumologoak, neurologoak, nutrizionistak, fisioterapeutak, psikologoak, besteak beste dihardute Medikuntza aringarriko taldeak koordinatuta. Halatan, gaixo eta bere familarentzako onurak  agerikoak dira.

Jardunaldietan aipatu beharrekoa da profesionalen eta gaixotasunarekin inplikatutako herritarren partaidetza. Eraginkorra eta hunkigarria izan zen ekitaldira joan zirenen artean ELA gaixorik ikustea. Prestakuntzarako, abordatze berriak topatzeko eta komunikazio laguntza teknikak berriak ezartzeko uneak izan ziren jardunaldietan zehar. Era berean, emozioa presente egon zen “Alma” dokumentalaren Mikel Truebak egindako lekukotzan edo Yolandak kontatutako orain dela lau urte hil zen ELA gaixo eta bikotekidearen pasartean. Aldarrikapenak, eskertza, eta malkorik ere ikusteko parada izan zen.

Entzunaretoa heterogeneoa bezain aberasgarria izan zen ESIko Medikuntza Aringarriko taldeak maitasunez eta ahaleginez prestatutako ekitaldian. Entzunaretoak oso argi ikusi zuen pazientea helburua eta erdigunea egiten denean, integrazioa bidelagun eta bokazio horren ondorio bat besterik ez dela. Entzunaretoan errealitatea azaldu zen: zeregin bati lotutako paziente, familia eta profesionalena, hain zuzen ere.