Araba ESIko profesionalek Osakidetzako "Minari nola heldu jakiteko II. Jardunaldian" parte hartu zuten

Urriaren 17an, Minaren kontrako Mundu Eguna, Araba ESIk Osakidetzako Minari nola heldu jakiteko II. Jardunaldian parte hartu zuen honako lelopean “Mina: gaixotasun isila, ikusezina jasaten ez dutenentzat”.

Jardunaldiari hasiera eman zion Osakidetzako zuzendaria den Mª Jesus Múgica Anduagak eta hizlariei nahiz moderatzailei eskerrak eman zizkien minaren gaineko esperientziak konpartitzearren eta era berezian “mina pairatu duten pertsonei eta zaintzaileei, bere esperientziei esker minari buruzko tratamendu egokia lortzea erraztuko digutelako eta Osakidetzako langile guztiek  lortu beharreko erronka delako”.

Minaren Unitatetik, Rocío Barreirak “Mina barrenetatik” hizpide izan zuen Grela Bravo,“Sobrevivir al dolor” liburuaren egilearekin batera, hain zuzen ere;  horren harira, elkarrizketaren bidez, min kronikoan azaltzen diren zenbait alderdi jorratu ziren. Hala, mina izan baino lehen, artean eta gero, minbizi kronikoaren pairatzaileen itxaropenak, beldurrak, sufrimenduak…, kokatzeko hiru garaiak nabarmendu zituzten. Ibilbiderako “barreneko uneak” izan ziren lehen pertsonan kontatuak, berorietan azpimarratzen da “minaren eta sufrimenduaren arteko distantzia norbere jarrerak neurtzen duela” eta “umore zentzua edozein helmugatara jotzeko ekipajerik onena dela”.

Bestetik, Iñaki Aguirrezabal, San Martín Osasun Zentroko medikuak, “Reconceptualizando el dolor” izenburuko hitzaldian paradigma aldaketaz hitz egin zuen arretak nerbioetako sisteman eragin nahi badu, burmuinean batik bat, bertan mina sortzen delako. Burmuinak eskuragarri duen informazio guztia erabiltzen du ehunen integritatearen kontrako mehatxu guztiak baloratzeko. Horrela, mehatxu/arriskua balorazioak segurtasuna gainditzen duenean minaren neuromatriza martxan jarriko da eta sare neuronal konplexu horrek minaren pertzepzioa eragingo du mehatxatutako eremu horretara minaren sentsazioa proiektatuz, mehatxua benetakoa izan ala ez kontuan hartu gabe.

Jardunaldian Osakidetzako zerbitzu-erakunde guztietako zenbait arlotako, zerbitzutako, unitatetako eta osasun zentrotako 300 profesional baino gehiago bildu ziren baita Osakidetzatik kanpoko hainbat pertsona ere.