Araba ESIn "Kerik gabeko XX. astea"

«Inspirazioa errekuperatu» lelopean Araba ESIk maiatzaren 25etik 31era “Kerik gabeko astea”ren XX. edizioa egingo du hainbat jardueretan hainbat zentro eta zerbitzuetako langileak parte hartuko dutelarik

Tabakorik gabeko nazioarteko egunarekin bat eginda, maiatzaren 31ean, Araba ESIk "Kerik gabeko astea" ospatzen du jarduera-programa zabal baten bidez, tabakoaren ondorio sanitarioen inguruko sentsibilizazioa eta prebentzioa bideratu nahi ditu.

Jarduera horien guztien artean VI. BIZIKLETA MARTXA aurkitzen dugu, Salburua osasun zentroko langileak antolatu duena, martxa honetako parte-hartzaileek 8 kilometroko ibilbide zirkularra egingo dute auzoan zehar; martxa hasiera datorren maiatzak 31n izango da Salburuako osasun zentroan, eta amaiera, berriz, Salburuako gizarte-etxean.