Araba ESIn "Ospitaleratutako umeen eguna"

Joan den ostiralean, maiatzak 11, Araba ESIk “Ospitaleratutako umeen eguna“ ospatu zuen AUO Txagorritxun, puxiken eta ingresatutako umeen muxuen aireratze sinbolikoekin.

Europar Legebiltzarrak 1986ko maiatzaren 13an Ospitaleratutako umeen eskubideei buruzko gutuna onartu zuen. Eskutitz honen bidez, aitortzen da ingresatutako umeen eskubidea dela beste hainbaten artean honako hauek: 24 orduz euren gurasoez lagundurik egotea, beraien jostailuak ospitalera eramatea edo ingresatuak izatea guztiz beharrezkoa denean, gainontzeko kasuetan anbulatorioetako tratamendua sustatuko da.

Horrexegatik, 2015az geroztik Estatuko 150 ospitale baino gehiagotan ospitaleratutako umeen eguna ospatzen da data horretan, egun horren bidez ospitaleratutako umeei omenaldia egin nahi zaie, baita haien guraso, zentroetako langile eta boluntarioei ere.

Ospakizun honek gainera, balioa eman nahi dio ospitaletako langileek egunez egiten dituzten humanizazio esfortzuei ospitaleetan eta pediatria arloetan, baita umeen egonaldia atseginagoa egiteko lanean ari diren eragile guzti horiei ere: mediku, erizain, langile, boluntario, hala nola, ingresoak irauten duen bitartean euren ongizatea zaintzen eta sustatzen duten erakundeei.

Pediatriako bisita: La enfermera Vera

Ostiralean gainera, Araba ESIn “Erizaintzako nazioarteko eguna” ospatu zen, maiatzaren 12an egiten dena.

Horretarako, SATSE sindikatuak antolatu zuen Vera erizainaren bisita bat ospitaleratutako umeentzat. Vera katagorri bat da umeei euren familiakoei erizaintzako eta pediatriako zaintza lanen garrantzia erakusten diena eurak ongi egon daitezen. Pertsonai adeitsu honek lortu nahi du dituzten beldur logikoak galaraztea eta euren osasunerako baikorra den egoera bati lotzea osasun zentroetako bisita hori. Azken finean, arreta sanitarioa humanizatzea bilatzen da tradizionalki gaixotasunarekin lotu izan diren espazio horiek.

Bisita horretan, Vera katagorriak honako ipuin hau banatu zuen “Veraren abentura handia”pertsonai guztiz bitxia nagusitan zer izan nahi duena ez dakiena eta ezusteko bidaia baten ondorioz konturatzen da gustatzen zaiona eta nahi duena erizain izatea dela.

http://www.veralaenfermera.es