Arabako ESIak Ate irekien jardunaldia egoiliar berrientzat 2023 egin du

Ekitaldian medikuntzako, erizaintzako eta farmaziako 120 egoiliar berri baino gehiago etorri ziren gure erakundea ezagutzera

Asteazkenean, martxoak 29, Arabako ESIko Ate irekien jardunaldia egoiliar berrientzat 2023 ospatu zen Eusko Jaurlaritzako Euskaldun Berria aretoan. Ekitaldian medikuntzan, erizaintzan eta farmazian graduatutako 120 pertsona baino gehiago izan ziren, eta Euskaditik zein Estatuko beste probintzia batzuetatik etorri ziren gure erakundearen prestakuntza-eskaintza zuzenean ezagutzera.

Ekitaldian izan ziren José María Pérez, Arabako ESIko zuzendari kudeatzailea, Marta Quintana, AUOko ikasketaburua eta Irakaskuntzako Batzordeko presidentea, María Jesús Serna, Arabako Familia eta Komunitate Arretako Profesional anitzeko Irakaskuntza Unitateko ikasketaburua, eta Ignacio Garitano, Bioraba OIIko Zuzendaritza Zientifikoko laguntzailea. Horiek guztiek hitzaldi labur bat eman zuten egoiliar berrientzako Arabako ESIa bertatik bertara ezagutu zezaten eta egoitzaldia erakundean egitera animatzeko.

Hitzaldiaren ondoren, bertaratutakoek Arabako ESIko instalazioak eta irakaskuntza-unitateak ezagutzeko aukera izan zuten, AUO Txagorritxun, AUO Santiagon, AUO Kanpo Kontsultetan eta Lakuabizkarrako Osasun Zentroan daudenak. Egoiliar nagusi talde batek eta tutore-taldeak lagundu zieten bisita horretan, unitateak erakutsiz, esperientziak partekatuz eta zalantzak argituz.

Behin irakaskuntza-unitateetara egindako bisita amaituta, giro lasai eta hurbilean kafe batez gozatu zuten, eta egun onuragarri eta aberasgarri batean iritziak partekatu zituzten.