AUO Txagorritxuko Erditze Unitateak irabazi du Arabako ESIaren Gabonetako Apaingarrien VI. Lehiaketa

Bigarren saria AUO Kanpo Kontsultetako Alergologiarentzat izan da eta hirugarren saria AUO Txagorritxuko 7. C solairuarentzat

Lehiaketaren helburua da asistentzia humanizatzea eta profesionalen, pazienteen, erabiltzaileen eta senideen artean motibatzea eta ilusioa sortzea.

Seigarren edizioak parte-hartze errekorra hautsi du: 32 konposizio aurkeztu dituzte osasun-zentroek, zerbitzuek, taldeek eta unitateek, eta sormena, ilusioa eta talde-lan handia transmititzen dituztenak.

Apaingarri guztiek material birziklatuak izan dituzte agertokiak osatzeko, hala nola kartoizko kutxak, kotoiak, bateak, papera eta paper-biribilkiak, depresoreak, xiringak, eskularruak, artilea, botika-pote hutsak, egurra, maskarak, gel hidroalkoholikoa, sendagai-kutxak, etab.

Aurten, hiru saski banatu dira. AUO Txagorritxuko Erditzeen Unitateak aurkeztutako apaingarria izan da irabazlea. Sortu duten agertokian Jaiotza eder bat ikus daiteke, oinarria kotoiz eta argi zuriz estalitako poliespanezko xafla bat duena, zuhaitzak paperezko blondaz eta brotxeta makilez eginak daude eta iratxoak feltroz egindako txanotxo batzuekin estalitako bonboiak dira. Bigarren saria AUO Kanpo Kontsultetako Alergologiak irabazi du, eta hirugarren saria AUO Txagorritxuko 7. C solairuak jaso du.

Zorionak irabazi duten lankideei eta eskerrik asko urte hauetan zuen denbora ESIa apaintzen ematen duzuenei, gure zentroak lagunkoiagoak, gizatiarragoak eta abegikorragoak izaten lagunduz!

Zorionak eta Urte Berri On!!

Apaingarri irabazlea

Bigarren saria

Hirugarren saria

Lehiaketako parte-hartzaileak

Dulantziko Kontsultategia

Laborategia | AUO KKKK

Asparrena-Araiako Kontsultategia

Olagibelgo Osasun Zentroa

1. C Ginekologia | AUO Txagorritxu

Salburuko Osasun Zentroa

Eguneko ospitale kirurgikoa | AUO Santiago

Urologia | AUO KKKK

AOBU | AUO Txagorritxu

Ginekologia | AUO KKKK

Otorrinolaringologia | AUO KKKK

Larrialdietako harrera | AUO Txagorritxu

6. C Onkohematologia | AUO Txagorritxu

1. A Amatasuna | AUO Txagorritxu

6. B Neurologia - Iktus Unitatea | AUO Santiago

Zabalganeko Osasun Zentroa

Pediatriako larrialdiak | AUO Txagorritxu

Ebakuntza-gela | AUO Santiago

Gazalbide-Txagorritxuko Osasun Zentroa

Garbiketa | AUO KKKK

Pediatria | AUO KKKK

4. B Digestio-aparatua | AUO Txagorritxu

Alergologia | AUO KKKK

6. A Kirurgia Baskularra | AUO Santiago

Erditzeen Unitatea | AUO Txagorritxu

Nefrologia | AUO KKKK

Erradiologia | Olagibelgo Osasun Zentroa