AUO Txagorritxuko 3. B solairua, Kirurgia Baskularra, Arabako ESIko Gabonetako Apaingarrien VII. Lehiaketaren irabazlea
Bigarren saria AUO Txagorritxuko Onkologia Erradioterapikoarentzat izan da eta hirugarren saria Arabako ESIko Kalitatea eta Pazienteen Segurtasunerako
Lehiaketaren helburua da asistentzia humanizatzea eta profesionalen, pazienteen, erabiltzaileen eta senideen artean motibatzea eta ilusioa sortzea.
Zazpigarren edizio honetan 27 konposiziok parte hartu dute, osasun-zentroek, zerbitzuek, taldeek eta unitateek aurkeztuak, sormena, ilusioa eta talde-lan handia islatuz.
Apaingarri guztiek material birziklatuak izan dituzte agertokiak osatzeko, hala nola eskularruak, zabor-poltsak, kartoizko kutxak, zura, pinaburuak, artilea, kotoiak, hostoak, bateak, papera eta paper-biribilkiak, adarrak, botika-pote hutsak, etab.
AUO Txagorritxuko 3. B solairuak, Kirurgia Baskularrak, aurkeztutako apaingarria izan da irabazlea. Dekorazioak "Baskularrak etxe berria du" du izena, eta, horren bidez, bere instalazio berriak ezagutzera gonbidatzen gaituzte, lehen AUO Santiagoko 6. A solairuan zegoen unitatea lekuz aldatu ondoren. Bigarren saria AUO Txagorritxuko Onkologia Erradioterapikoak irabazi du, eta hirugarren saria Arabako ESIko Kalitatea eta Pazienteen Segurtasunak jaso du.
Zorionak irabazi duten lankideei eta eskerrik asko urte hauetan zuen denbora ESIa apaintzen ematen duzuenei, gure zentroak lagunkoiagoak, gizatiarragoak eta abegikorragoak izaten lagunduz!
Zorionak eta Urte Berri On!!