Arabako ESIk emakume zientzialari guztiak zoriondu nahi ditu Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean

Hala, beren lan-bizitzan ibilbide zientifikoa izan duten edo duten emakume guztiak ikusarazi nahi dira, bai eta zientzian jardun nahi duten neskentzako erreferentzia-ereduak sortu ere

2016. urtean NBEko Batzar Nagusiak otsailaren 11 izendatu zuen emakumeek eta neskek zientziaren esparruan erabateko eta bidezko parte-hartzea izan dezaten eta, hartara, generoen arteko berdintasuna eta emakumearen ahalduntzea lortzeko.

Hala, beren lan-bizitzan ibilbide zientifikoa izan duten edo duten emakume guztiak ikusarazi nahi dira, bai eta zientzian jardun nahi duten neskentzako erreferentzia-ereduak sortu ere.

Horretarako, Arabako ESIk zorionak eman nahi dizkie zientzia-dibulgazioan egunero lan egiten duten profesional guztiei. Zientziaren eta Osasunaren arloko profesional handiak dira, eta, beren gizonezko homologoekin batera, merezi dute aintzatespena. Gure osasuna eta, beraz, gure bizitza hobetzeko balio duten ikerketetan ematen dute beren denboraren zati handi bat; etorkizunean arlo zientifikoan arituko diren beste emakume eta neskatoen eredu diren emakumeak dira.

Horregatik, zoriondu nahi ditugu gaur, hemen, omenaldi txiki bat eginez eta beren lan handia aitortuz, beren ahaleginean animatuz eta dedikazioa eskertuz.

Eskerrik asko guztioi eta zorionak zuen egunean!

Juncal Santa Coloma eta M. Aranzazu Sierra, Arabako ESIko Berdintasun-erreferenteak