Asier López de Arkautek, Zaballa Osasun Zentroko LMAUB-k, ahozko komunikazio onenaren saria jaso du

Urriaren 28tik 30era bitartean Alcalá de Henaresen egin zen Espetxe Osasunaren Espainiako Elkartearen XIII. Kongresu Nazionalean aurkeztu zen komunikazioa

Lehen Mailako Arretaren kategorian ahozko komunikazio onenaren saria jaso zuen lanak honako izenburu hau zuen: "Proyecto Peni-EPOC: Prevalencia real de fumadores y búsqueda activa de pacientes con EPOC en un centro penitenciario".
“Proyecto Peni-EPOC: Prevalencia real de fumadores y búsqueda activa de pacientes con EPOC en un centro penitenciario”

Arabako Espetxean erretzaileen prebalentzia ezagutzea zen helburua, eta, horrela, osasun-egoera hobetzeko neurriei buruz hausnartzea (kerik gabeko guneak, mendekotasuna gainditzeko taldeak, etab.), bai eta Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kronikoa (BGBK) duten pazienteak aktiboki bilatzea ere, diagnostikatzeko, behar bezala tratatzeko eta esku-hartze komunitarioko taldeak sortzeko.

Interbentzio-fasean, barneratuei zein ingresatu berriei galdetu zitzaien tabakoaren kontsumoaz, Prochaska eta DiClemente aldatzeko etapez eta BGBK iradokitzeko klinikaz. Sintomarik gabeko pertsonei tabakoari buruzko aholku labur bat eman zitzaien, eta sintomatikoei, aholku laburraz gain, espirometria bat egiteko hitzordua eman zitzaien.

Emaitza gisa, nabarmentzekoa da zentroak erretzaileen % 71,2 dituela (% 73 gizonak eta % 65,4 emakumeak). Horietatik, % 84,9 aurrekontenplazio-fasean daude, eta % 8,4 kontenplazio-fasean. Erretzaileen artean, BGBKrekin bateragarriak diren sintomak dituzte barneratuen % 20k (gizonen % 25,7k eta emakumeen % 50ek).

COVID-19aren pandemia zela eta, ezin izan zen proiektuaren hurrengo faseekin jarraitu, hau da, espirometriak egitea, BGBKren benetako prebalentzia lortzea, tratamendua, erizaintzako taldeak heztea (inhalagailuak, aholkuak, tabakoa erretzeari uztea), etab.

Lanaren ondorioen artean, nabarmentzekoa da espetxean erretzaileen prebalentzia oso handia dela: zentroko biztanleria osoaren % 71,2k eta % 20,1ek BGBK sintomak dituzte. Beraz, beharrezkoa da tabakismoaren gaineko prebentzioa eta esku-hartzea: kerik gabeko espazioak, mendekotasuna gainditzeko taldeak, etab. Proiektuaren hurrengo faseetan, hala nola espirometriak egitean, BGBKren diagnostikoa egokitu beharko litzateke.

Lanaren egilekideak: Josune Tutor, Rafael Velasco, Mª Elena Pujol, Lourdes Beltrán de Nanclares eta Ana Isabel Campo.