Arabako ESIk “Ponte guapo, te sentirás mejor” programa lehen aldiz eskaini du paziente onkologikoen laguntzarako

Joan den hilean, AUO Txagorritxun minbizia duten gizonezkoei zuzendutako kosmetika tailerra egin zen, euren irudia indartzeko helburuaz eta tratamendu onkologikoak dirauen bitartean eurengan konfiantza sendotu asmoz

"Ponte guapo, te sentirás mejor" formazio jarduera, lehendabizikoz Euskal Herrian egiten dena, pazienteei bere itxura hobetzen laguntzeko eskaini da eta minbiziaren bigarren albo-kalteen eragina leuntzeko, bereziki azalaren osasunari, alderdi fisikoari eragiten diena eta beraz,  euren ongizate eta autoestimura.

Tailerrean parte hartu zuten pazienteek ikasi zuten modu guztiz praktikoan eta hainbat konpainiek dohainik eskainitako produktuen bidez , jarraitu beharreko urrats eta trikimailuak euren azalaren osasun hobetzeko edo eta medikazio onkologikoak azalean dituen alboko-kalteak maneiatzen, baita bizarra edo ilean ere.

Egitasmo honek Araba ESIko Eguneko Ospitale Onkohematologikoko, Hematologia eta Onkologia Ospitalizazioko Unitateko erizainez lankidetza izan du, baita Stanpa Fundazioarena, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteko gizarte laguntzaileena zein edertasun eta estetika eta bizartegiko langileenak ere.

Stanpa Fundazioa

Stanpa Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da Lurrindegi eta kosmetika Elkarte Nazionalak sustatua minbiziaren aurkako tratamendua jasotzen duten pazienteak laguntzeko.

Berdintasun, Gizarte Zerbitzu eta Osasun Ministerioak interes orokorreko Fundaziotzat jo du eta Fundazioen Erregistroan inskribatu.

Aitortza honek kosmetika industriaren gizarte balioa azpimarratzen du, bere helburuen artean gailenduaz pertsonei eskaintzen dien laguntza norberaren zaintzaren eta higienearen onuren bidez eta horiek eskaintzen dietena  ongizate eta osasun terminoei.

Estatu osoko minbizidun emakumezkoei zazpi urtez laguntzen egon ostean, “Ponte guapa, te sentirás mejor” programaren bidez, Stanpa Fundazioak bigarren tailerra eskaini nahi izan zien gizonezkoei Arabako ESIn.

Egitasmoa

Azala zaindu eta eguzkiaz babestu tratamenduak dirauen bitartean

Estatuan, urtero 128.000 gizonezko baino gehiagori diagnostikatzen zaie minbizia eta jasotzen duten euskarria gaixotasunaren eta botiken albo-kalteak maneiatzeko mugatua da. Horrexegatik, beharrezkoa da zerbitzu hau sortzea baita gizonezkoentzat ere, euren itxura hobetzen laguntzeko, hobeto sentitzeko eta euren konfiantza sendotzeko aldi zail honek irauten duen bitartean.

“Kosmetikak egunerokotasunean eta une zoriontsuetan laguntzen digu, baina minbizia pasatzeak suposatzen duen zailtasun uneetan ere presente egon nahi du. Zure itxura zaintzeak, zure aldartea hobetzeaz gainera, tratamendua eta honen ondorioak modu baikorrean eramaten laguntzen dizu, autoestimua handitu eta zure inguruko pertsonekin harremana errazten dizu” azaltzen du Val Diezek, Stanpa Fundazioaren Zuzendari nagusiak

Programa doakoa da, neutroa eta ez medikua erabilitako produktu eta markei dagokionez, inongo promozio eta publizitate helbururik gabe.

Nazioarteko programa

Egitasmo hau “Look good, feel better” programaren zati da, 25 urte baino gehiagoz, 1,4 milioi paziente inguru artatu dituena 21.000 boluntario baino gehiagoren bidez, ospitaleen eta erakunde ezberdinen bitartez, helmugatzat jo du azalaren zaintza eta makillajearen erabilera.

Erresuma Batuan aurrera eramandako azterketek ezagutzera eman dute euskarri falta dagoela alderdi honi dagokionez, bereziki gizonezkoen kasuan. Izan ere, tratamendu onkologikoen eragin orokorrak baitira azal lehorrak eta ezkatatzeko tendentzia dutenak , ile galerak eta ondoren irregularki haztea, foto-sentsibilitatea handitzea , gizonezkoei eta emakumezkoei berdin eragiten dietenak. Aho batez, aitortzen da informazio zehatzaren beharra, batez ere, azalaren zainketari, bizarra kentzeari edo eta eguzkiaz babesteari edo gorputz itxurari dagokionez, baita gizonezkoen kasuan ere.

Genero berdintasunari laguntza

Nahiz eta nazioartean esperientzia zabala duen, gizonezkoentzako ekimen hau egiten den bigarren aldia da estatuko mailan. Stanpa Fundazioaren bidez, kosmetikaren sektoreak agerian jartzen du bere gizarte konpromisoa eta genero berdintasunari eskaintzen dion laguntza.

Nola eman izena tailerretan?
Tailerretako batera joan nahi duen paziente orok Eguneko  Ospitaleko Onkohematologiako erizaintzako langileekin jarri behar da harremanetan edo AUO Txagorritxuko Hematologia eta Ospitalizazioko Unitatearekin. Halaber, informazioa eska dezakete Minbiziaren Aurkako Espainiar Elkarteko bulegoan, AUO Txagorritxuko  6.C solairuan kokaturik dagoena.