Araba ESIk Presioak Eragindako Ultzeren prebentzioaren munduko 5. jardunaldia ospatuko du

Datorren azaroaren 17an egingo da presioak eragindako ultzeren (PEU) prebentzioaren munduko 5. jardunaldia, honako lelopean: Gehiago gutxiago da: mobilizazio gehiago, presioko ultzera gutxiago.

PEUk pazientearen segurtasun-gertakarietan errazago prebenitzen den horietako bat da, eta zentzu horretan, edozein esku-hartze eraginkorra dela egiaztatu da. Prebenitu ahal izateko, hura agertzea eragiten duten faktoreak eta hura desagerrarazteko erabili beharreko neurriak ezagutu behar ditugu.

Era berean, funtsezkoa da profesional guztion, pazienteen eta haien senideen edo zaintzaileen parte-hartzea eta inplikazioa, emandako zainketetan ultzera bat ager dadin saihestu dezaketen neurri egokiak txertatzeko helburuarekin.

Jardunaldi honetara etor zaitezten animatzen zaituztegu, gure ahaleginak batuz zaintzen ditugun pertsonengan lesio horiek prebenitzen lagundu dezagun.