Best in Class 2016 sari-banaketa: Osakidetza, saritua pazienteei ematen dien arreta bikainagatik

Araba ESI Oinazearen kategorian, Bilbo-Basurto ESI Esklerosi Anizkoitzaren arloan eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Pediatriaren kategorian sarituak izan dira BIC sariekin

 Gainera, Osakidetzari e-osasuneko proiektu hoberenen Ohorezko Aipamena aitortu zaio “Osakidetzako diagnostiko biologikoko sarea” proiektuagatik.

quique-barez-y-ana-quinteiroEstatuko Best in Class 2016 sarien irabazleen izenak atzo gauean ezagutarazi ziren Valentziako la Fe Unibertsitate Ospitalean, eta beste urte batez, Euskadi oso presente egon da estatu-mailan arretaren kudeaketaren eta kalitatearen bikaintasunagatik osasun-erakunde hoberenak aitortzen dituzten sari hauetan.

Osakidetza, edizio honetan 3 sari eta ohorezko aipamen bat jaso duena, finalista izan da beste 8 kategoriatan ere. Kategorietan, Best In Class sariak bigarren aldiz eman zaizkie Bilbo-Basurto ESIri bere Esklerosi Anizkoitzeko Unitateagatik eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleari Zerbitzu Pediatriko hoberenagatik; Araba ESIk, berriz, lehen aldiz lortu saria bere Oinazearen Unitateagatik. Aitorpen horiei gehitu behar zaie Osakidetzak lortutako e-osasuneko proiektu hoberenen Ohorezko AipamenaOsakidetzako diagnostiko biologikoko sarea” proiektuagatik.

Jasotako sariez gain, Bilbo-Basurto ESI, Donostia Unibertsitate Ospitalea eta Araba Ospitale Psikiatrikoa finalista geratu dira beste 8 kategoriatan.

Osakidetzako Osasun Laguntzako zuzendari Antonio Arraiza doktorea, sari-banaketara joan zena, pozik agertu zen lortutako sariekin; izan ere, esan zuenez, “egindako lana aitortzeaz gain, bultzada bat dira Osakidetza pertsonen arretan eta kudeaketan egiten ari den bikaintasunaren ildoan jarraitzeko; horri esker, euskal gizarteak gure osasun-sistemaz fidatzen jarraitzen du”.

Best in Class  sariak Contenidos e Información de Salud argitaletxearen Gaceta Médica argitalpenak eta Rey Juan Carlos Unibertsitateko Osasun Berrikuntza eta Kudeaketa Katedrak sustatutako ekimen bat dira.

Lehen mailako arretako zentro hoberenari, ospitale hoberenari eta zerbitzu eta unitate hoberenei ematen zaizkie aurkeztu diren erakundeen artean ICAP (pazientearen arretaren kalitate-indizea) puntuazio hoberena lortzean. Edizio honetan 871 zerbitzu eta 64 ospitale aurkeztu dira.

ICAP indizeak, besteak beste, esparru hauetako  emaitza kuantitatibo eta kualitatiboak jasotzen ditu: arreta, irisgarritasuna, zerbitzu-zorroa, bezeroen gogobetetzea, informazioa intereseko taldeei eta lortutako aitorpenak.

20161110_180004000_ios