Arabako ESIk “501st Legion Spanish Garrison-North Wall Squad” bisita jaso du

Andra Maria Zuriaren festak ospatzen direla eta, Star Warsen sagaren alderdi ilunak ez usteko bisita egin zuen AUO Txagorritxuko Pediatria solairura eta larrialdietara

Egonaldiak irauten duen bitartean txikienak disfrutatzeko helburuaz, “501st Legion Spanish Garrison-North Wall Squad”, R2-KT laguntzarekin, ezusteko bisita egin zuen Pediatriako larrialdietan eta solairuan, han ospitalizatuta zeuden txikien artean opariak banatu zituzten.

501 Legioa

Irabaz asmorik gabeko mundo mailako erakundea da eta Star Warsi dioten pasioa adierazteko helburuaz sortu ziren; bide batez, indar hori auzi solidarioetan laguntzeko aprobetxatu zuten, normalean haurrei zuzendua eta pasio bat disfrutatuz, Star Wars sagaren alderdi ilun hori antzestea alegia, euren erreplika eta jantzietan kalidade fidelena errespetatuaz.

Oro har “Ekintza onak egiten dituzten neska-mutil bihurri” moduan ezagutzen ditugu, izen ere egiten duten guztia egoera delikatuetan dauden haurrei laguntzera bideratuak baitaude; horrela euren bizi kalitatea hobetzen eta lortzen zaila den irriparre bat hobetzen saiatzen dira.