Arabako ESIko Egoiliarrei Agurra emateko Jardunaldia
Joan den asteartean, maiatzak 17, ikasturte honetan prestakuntza amaitu duten berrogeita hamar egoiliarren agur-ekitaldia ospatu zen AUO Santiagoko areto nagusian
Ekitaldiari ongietorria, Arabako ESIko zuzendari gerentea, Jose María Pérezek, egin zion. Egoiliar guztiei eskerrak eman zizkien gure erakundean jarritako konfiantzagatik, eta prestakuntza-aldia amaitzeagatik zoriondu zituen. Jarraian, María Jesús Sernak, Arabako Familia eta Komunitate Arretako Profesional Anitzeko Irakaskuntza Unitateko ikasketaburuak, eta Lander Hijonak, AUOko ikasketaburuak, egoiliarrek urte horietan egindako lana eta erakutsitako inplikazioa eskertu zuten, eta etorkizun profesional berrian arrakasta opa zieten.
Iñaki Aguirrezabal, Familia eta Komunitate Medikuntzako egoiliarren tutoreak, eta Marga Logroño, Anestesiologia, Bizkortze eta Minaren Terapiako egoiliarren tutoreak ere parte hartu zuten jardunaldian. Tutoreak boluntarioak dira eta egoiliarrak gidatzen dituzte, ikertzera bultzatzen dituzte eta erantzukizuna hartzen dute arazoak sortzen direnean. Gainera, prestakuntza-ibilbidea zaintzen eta egokitzen dute, eta egoiliarrentzat baldintzarik gabeko laguntza dira.
Estibaliz Molinak, Barne Medikuntzako BAME 5ek, Miriam Fernándezek, Familia eta Komunitateko Medikuntzako BAME 4k eta Octavio Alonsok, Endokrinologia eta Nutrizioko BAME 4k, parte hunkigarriena egin zuten. Hirurek, jada espezialistek, egoitzan izandako bizipen batzuk partekatu zituzten, eta eskerrak eman zizkieten bai tutoreei, bai ikaskideei.
Azkenik, egoiliarrek egoitzaldiaren amaiera egiaztatzen duten diplomak jaso zituzten María Jesús Sernaren eta Lander Hijonaren eskutik, eta Arabako ESIko Zuzendaritzaren aurrean.
Datorren ekainaren 1ean, halaber, AUO Santiagon, Araba ESIn prestakuntza hasten duten egoiliarrak Harrera Jardunaldia egingo da.