Arabako ESIko Gabonetako Postalen III. Haurrentzako Lehiaketa

Haur eta gaztetxoen sormena pinturaren bidez sustatzeko helburuarekin, Arabako ESIk Gabonetako Postalen III. Haurrentzako Lehiaketa egingo du

Azaroaren 30ean amaituko da emateko-epea

Marrazkien gaiak Gabonekin lotuta egon behar du. Kategoria bakoitzeko pertsona sarituek opari bat jasoko dute, eta, gainera, postal finalisten artetik, bat aukeratuko da Araba ESIko Gabonetako txartel gisa.

4 eta 14 urte bitarteko haurrek parte har dezakete oinarriak dituzten txartelak eskatuz osasun-zentroetako eta Pediatriako Kanpo Kontsultetako bezeroentzako arreta-mahaietan. Ospitaleratutako adingabeek AUO Txagorritxuko Pediatriako ospitalizazio solairuan eskatu ahal izango dituzte txartelak.

Lehiaketaren oinarriak

  • Arabako ESIko paziente diren haurrek parte hartu ahal izango dute, 4 eta 14 urte bitarteko adina dutenek.
  • Honako kategoria hauek bereizten dira:
    • 4 urtetik 7ra
    • 8 urtetik 10era
    • 11 urtetik 14ra
  • Gaiak Gabonekin lotuta egon behar du.
  • Parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du horretarako eskugarri dagoen txartelean. Lanak norberaren sormen indibidualekoa izan behar du, eta txartelaren atzealdean eskatutako datuak bete behar dira.
  • Kategoria bakoitzeko txartela Araba ESIrena izatera igaroko da, hura erabiltzeko eta argitaratzeko. Haien artean, bar aukeratuko da araba ESIren Gabonetako txartel gisa bidaltzeko.
  • Haur irabazlearen gurasoei/tutoreari baimena eskatuko zaie haren izen-abizenak inprimatutako posta-txartelean eta Arabako ESIren sare sozialetan argitaratzeko.
  • Lanak aurkez daitezke dagokion Osasun-Zentroetako harreraguneetan, edo Kanpo Kontsultetako Pediatri zerbitzuan, baita AUO Txagorritxuko Pediatriako solairuan, bertan ingresatuta dauden neska-mutikoentzat.
  • Txartelak aurkezteko epea azaroaren 30ean bukatuko da, 20:00etan.
  • Kategoria bakoitzeko irabazleak sari bat jasoko du.