Arabako ESIko Pneumologia eta Errehabilitazio-taldeak komunikazio onenaren sari bat jaso du
Talde honek komunikazio onenaren saria jaso zuen Arnas patologiako Euskadiko eta Nafarroako XXXII. Biltzarrean (SVNPAR-ENAPE), azaroaren 15ean, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian
Arnas Patologiako Euskadiko eta Nafarroako Elkartea (SVNPAR) irabazi asmorik gabeko elkarte zientifiko bat da, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan lan egiten duten Pneumologia, Toraxeko Kirurgia eta Erizaintzako espezialistek osatua.
Arabako ESIko Pneumologia eta Errehabilitazio-taldeak aurkeztutako komunikazioaren izenburua honako hau da: "Arnas patologia kronikoa duten pazienteen bizi-kalitatea, biriketako errehabilitazio-programa baten ondoren. Zer ekarpen egiten digu? ".
Arabako ESIko 125 pazientek parte hartu zuten ikerketa horretan, eta birikak errehabilitatzeko 25 saioko programa bat jaso zuten.
Esku-hartze horren ondoren, aurkikuntzek hobekuntza estatistiko esanguratsua erakutsi zuten paziente horien disnea edo arnasestu mailan eta bizi-kalitatean, eta tratamenduaren onurak erakutsi zituzten.
Egileak: Ainhoa Álvez Vicente, Judith Pérez Sanz, María Yolanda Ruiz Marañon, Javier Poyo Molina, David Bravo Blanco, Igor Murga Arizabaleta, Mª Elena Cilleruelo Laiseca eta Aranatze López de Munain.