Arabako ESIren Pediatria eta Medikuntza Nuklearreko Zerbitzuek eta Osatekek jaso dute NAOS Estrategiaren Saria

Joan den azaroaren 19an, Arabako ESIren Pediatria eta Medikuntza Nuklearreko Zerbitzuek eta Osatekek Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioaren aipamen garrantzitsuenetako bat jaso zuten Madrilen 2018ko XII. Estrategia Sariak emateko ekitaldian

Errekonozimendu Bereziko NAOS Estrategia Saria beren ibilbideagatik edo nutrizioan, elikaduran edo jarduera fisikoaren edo kirolaren sustapenean duten loturagatik eta garapen profesionalagatik nabarmendu diren pertsonei edo erakundeei ematen zaie.

2018ko XII. Estrategia Sarietako epaimahaiak, 2019ko apirilaren 10ean bilduta, erabaki zuen NAOS Estrategia Saria ematea Arabako ESIko taldeak aurkeztutako proiektuari: "Ariketa fisikoak alkoholik gabeko esteatosi hepatikoan, adipositatean eta arrisku kardiobaskularreko faktoreetan duen eragin gehigarria gehiegizko pisua duten eta bizimodu osasungarriko familia-hezkuntzako programa batean parte hartzen duten haur aurre-nerabeengan; EFIGRO proiektua”.

Proiektu hau Maria Pui Portillo Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Farmazia Fakultateko katedradunak zuzentzen du, eta laguntzaile klinikoek osatzen dute, hala nola Ignacio Díez Lopez Arabako ESiko pediatrak, Haur eta Gazteen Endokrino Ataleko bere taldeak, Araba ESiko Medikuntza Nuklearreko Zerbitzuak eta Osatek.

Arabako ESIren eta UPV/EHUren lankidetzari esker garatutako proiektuak gorputz-osaeraren eta arrisku metabolikoaren aldaketak balioetsi nahi ditu, gehiegizko pisua duten Arabako haurren biszere-koipea aztertuz, hezkuntzan, nutrizioan eta jardueran esku hartzeko programa baten ondoren.

NAOS Estrategia sarien irabazleei saria egiaztatzen duten trofeo eta diploma bana emango zaie, dagokion osasun-ministroaren eskutik.