Arabako Ikerkuntza Biomedikoari buruzko Lehen Jardunaldi bateratuetan profesionalen eta herritar askok parte hartu zuten

Pasa den asteazkenean, urriaren 19an, hain zuzen ere, Araba ESI eta Arabako Unibertsitate Campusak antolatutako XVII Ikerkuntza jardunaldiak egin ziren, bestela esanda, Arabako ikerkuntza-lana garatzen duten profesionalen eta ikerlarien arteko topagune bat. Horrela, lehen aldiz, Araba ESlk eta EHUko Arabako Unibertsitate Campusek ikerkuntza lana bateratu zuten.

Vitoria-Gasteiz Europa Jauregian izan zen ekitaldira 200 ikerlari baino gehiago bildu ziren. Lan-mahaika (work-shops) antolatuta ideia eta esperientzia mordo bat partekatu zuten eta oinarriak ezarri zituzten balizko ikerkuntza eta berrikuntza proiektuak elkarlanean garatzeko hain ezberdinak diren neurozientziak, nutrizioa, osasun teknologia berriak, gaixotasun arraroak, edo onkologia arloetan.

Elkarlaneko foro zientifiko honetan ateratako ondorioak arratsaldean aurkeztu zituzten “herritarrekin topatzea” ekitaldian. Horrela, interesatutako pertsona guztiek Araban gauzatzen ari diren ikerkuntza-proiektuak ez ezik, bere aplikagarritasuna ere ezagutzeko aukeraz gozatu zuten.

”Herritarrekin topatzea ekitaldian” “Urteko Ikerkuntza eta Berrikuntza sariak” eman zituzten, guztira 17 sari banatu zituzten nazio eta nazioarteko komunikazio eta argitalpen hoberenak lehenesteko. Era berean, ikerlari gainerakor hoberena, proiektu berritzailerik hoberena (sanitarioa eta ez-sanitarioa), eta Araba ESI/EHUren arteko talderik kolaboratzaileena saritu zituzten, besteak beste.

Aurtengo edizioan 263 ikerkuntza-lanak aurkeztu dituzte eta Europako Green aretoko sarreran erakusketa bidez ezagutzeko aukera eman diete hurbildutako guztiei.

Jardunaldiari amaiera emateko “Zahartze osasungarriaren erronka berriak: ikuspegi sanitarioa, soziala eta teknologikoa” sinposioa ospatu zen.

Lehendabizi, Ariadna Vesgak eta Julia Barrosok, Araba ESIko doktoreak, zahartu eta osasunaren aldeko bizitza-urteak irabazteaz hitz egin zuten. Halaber, adineko paziente pluripatologikoaren arretaz eta Arreta Mediko Integraleko (SAMI) Zerbitzua martxoan jartzeaz mintzo egin ziren. Zerbitzu hori Santiago egoitzako Barne Medikuntzako solairuan kokatuta dago eta balorazio geriatriko integralaren bidez pazientearen ikuspegi orokorra ematea du helburu.

Beste aldetik, Jesus Valero, Tecnalia Osasun Alorreko zuzendariak adinekoak zaintzeko teknologiaren berrikuntzak azaldu zituen: etxe adimendunak, segurtasunerako aparatuak eta gailuak, zainketa-sistemak eta urrutiko zainketak, errobotak…

Amaitzeko, Jose Angel Cuerda, Vitoria-Gasteizko alkate ohiak hiriak zahartzeari egokitzeko premiaz sakondu zuen espazio atseginak eta duinak bihurtzeko non herritar guztien garapena eta gizarte-partaidetza, adinekoena barne, bermatuko duten.