Arabako Ikerkuntza Unitateak parte hartu du EHUko Udako Ikastaroetan

Irailaren 1 eta 2an, EHU-UPVko Udako Ikastaroen barruan egin zen “Jarrera arduratsua eta ikerkuntza klinikoan eraginkortasuna” izeneko ikastaroa.

Arabako Ikerkuntza Unitatate-Bioarabako koordinatzaileak, Felipe Aizpuruk, zuzenduriko ikastaroan zenbait lanbidetako 48 ikaslek hartu zuten parte. Ikasle guztiak Euskadiko Autonomia Erkidegokoak eta Nafarroakoak ziren.

Lehenengo egunean kontzeptu orokorrak aztertu zituzten. Lehengo eta behin, jarrera arduratsuari dagozkion kontzeptuak zerrendatu zituen Aizpuruk. Batez ere, nabarmendu zituen interesen gatazkak, ikerkuntzaren porrota edo ikerkuntzako tutoreak  eta euren beharren eta eskubideen kontzienteak diren ikasle arduratsuak izatearen beharra.  Jarraian, Edinburgoko Unibertsitateko irakaslea eta “waste in research” mugimenduko bultzatzaileetariko bat den  Malcolm MacLeod-ek birpasatu zituen  ikerkuntza eraginik gabe bihurtzen duten mekanismoak, batez ere, 2014ko urtarrilean  The Lancet aldizkariak argitaratu zituen artikulu ospetsuetan oinarrituz. Era berean, REWARD –REducing Waste And Regarding Diligence in clinical research aitormenaren oinarriak aurkeztu zituzten. Aitormen hori argitu zuten bi taldeko lan batez, non partaideek , finantzari, aldizkarietako editore eta ikertzaile bihurtuta, iritzia ematen zuten eraginkortasun galera horri aurre egin diezaieketen irtenbideei buruz.

Irailaren 2an, ikerkuntzako prozesuaren alde gakoei erreparatu zieten. Naiara Parrak, BioArbako laguntza emateko unitate berako epidemiologoak, azaldu zituen  jarduera horretarako ikertzaile aditu, paziente, kliniko eta hartutako esperientzia guztia izatearen  beharra eta garrantzia, ikerkuntzaren lehentasunak ezartzeko orduan. Azkenik, Felipe Aizpuruk berak hauek nabarmendu zituen: ikerkuntza-txostena kalitatezkoa eta ahalik eta zehatzen izatearen garrantzia eta data-sharing egungo gai eztabaidagarria; hain zuzen, ikerkuntzan jasotako informazioa komunitate  zientifikoarekin konpartitzeak dakartzan onurak eta arriskua.

Ikastaroa amaitu zen  TRUST –training, relevance, utility, standardization, transparence- tresnaren aurkezpenarekin eta partaide eta mahaikideen arteko mahi-inguru animatu batekin, non nagusitu zen  data-sharing inguruko eztabaida.