Araban sortu da egoitza sozisanitarioko unitate bat

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Foru Aldundiak Gasteizeko Armentia Garaian abian jarri dute Egoitza Soziosanitarioko Unitate bat, gaixotasun kronikoek behar dituzten zainketak emateko helburuaz.

Unitatea aldi baterako baliabide bat da zainketa sanitarioak behar dituzten eta zaintzailerik, etxerik edo berauek eman diezazkien baliabiderik duten pazienteentzat.

Zentroak 25 ohe izateaz gain, baditu arreta zuzeneko langile espezializatuak (mediku, erizain, fisioterapeuta, terapia okupazional bat eta gizarte-langile bat) eta laguntza asitentziala (erizaintzako langile bat) eguneko 24 orduetan. Ostatua, zainketa pertsonala eta egoiliarren kontrola eta babesa ere zerbitzuaren barruan daude.

Unitate horretako erabiltzaileak sartu ahal izango dira ospitale, egoitza edo etxetik bidalita, beti ere aurretiaz beharrezkoa da osasuneko arduradunen eta gizartekoen proposamena izatea.