Ospitaleko Pediatriako Espainiako Elkartearen lehen bilera

Ekainaren 12an Bilbon izan zen Ospitaleko Pediatriako Espainiako Elkartearen 1. Bilera (Sepho), Pediatriako Elkarte espainiarraren 63. Kongresuaren barruan (AEP).

Arabako Unibertsitate Ospitaleko Juan Montiano eta Concepción Salado pediatrien bultzadari esker 2012an jaio zen Sepho elkartea. Elkarte zientifikoen artean (orain gaikuntza espezifikoak izena dutenak) berriena da, eta dagoeneko, baditu 60 bazkide.

Lehen bilera honetarako egitarau handi bat antolatu zuten: tailerrak eta mahi-inguruak (ospitaleko pediatriak ematen duen arretari buruzkoak, adibidez ospitaleak leuntzea umeentzat edo ospitaleratutako umeengan kasu kliniko interaktiboak).

Ospitaleko Pediatriako Espainiako Elkarteak Bilbo aukeratu zuen 63. kongresua egiteko. Azpimarratzekoa da bertan AUO-ko Txagorritxu egoitzako Pediatriako zerbitzuak aurkeztu zuela 14 komunikazio