Araia eta Zuiako osasun-zentroek irabazi dute euskaren erabilera suspertzeko "Egun on, Araba" lehiaketa

Euskara Batzordearen baitan, eta Salburuako mediku baten proposamenari esker jaio zen Lehen Mailako Arretan interes handiko proiektu bat: "Egun on, Araba"

Horrela bada, proiektu horrek hiru zati ditu:

1. Aztertzea nola ematen zioten erabiltzaileari telefono bidezko arreta, eta ondorioz, eskatutako arreta hizkuntza bietan jasotzeko eskubidea betetzen zen ala ez.

2. Lehiaketa, non Lehen Mailako Arretako bezeroari arreta emateko administrazioko arloek parte hartu duten. Txapelketa horretan, Osakidetzaren Euskara Planaren arabera, euskaraz arreta gehien eman duten zentroek jaso dute aitortza bat.Hiru hilabetez, Osakidetzako langileek deitu dute osasun-zentroetara, eta telefono hartu duen pertsonari euskaraz egin diote euren burua identifikatu gabe, informazioa eskatzeko. Langilea euskalduna bazen, euskaraz erantzun behar zion. Euskalduna izan ezean, lankide bati eskatu behar zion deiari erantzuteko euskaraz. Horren arabera osasun-zentroek puntuak lortzen zituzten, beti ere arreta euskara bermatzen bazen, eta aukeratutako hizkuntzan arreta jasotzeko eskubidea betetzen zen.

Beraz, helburua ez da inolaz ere izan profesionalak edo zerbitzuak epaitzea, baizik eta herritarrei emandako zerbitzua hobetzea eta sendotzea. Ekimen honekin, lehiaketan parte hartzea handitu nahi izan da, eta horrela ezagutzea euskaraz ematen den zerbitzuaren kalitatea. Aurten, euskarazko arretaren ehunekoak gora egin du nabarmen: 2014an deien % 30ri euskaraz erantzuten zioten, eta aldiz, 2015ean portzentaje hori % 60ra heldu da.

Laurogeita hamar egun igaro eta 250 dei egin ondoren, Araiako eta Zuiako osasun-zentroak izan dira, ezbairik gabe, lurraldeko euskaldunenak. Aguraingo osasun-zentroa bigarren postuan geratu da, eta, berriz, La Habanakoak eta Salburuakoak hirugarren postua partekatu dute.

3. Lortutako emaitzak finkatu izanaren jarraipena. Laster hasiko da proiektuaren hirugarren eta azken fasea, non Pertsonaleko zerbitzukoek berriro deiak egingo dizkiete zentroei zenbait egun eta ordutan, lortutako emaitzen finkatze-maila aztertzeko.

Azkenik aipatzea, azken bi asteotan bost zentro horiek Araba ESIren aitortza jaso dutela, laneko ingurunean eta langileen artean euskararen eguneroko erabileraren alde egin duten ahaleginagatik. Proiektuaren emaitzak ikusita, "Egun on, Araba" ekimena izango da Araba ESIko 2016ko Kudeaketa Planaren barruan egongo den euskararen aldeko ekintza bat, Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko  2. Planaren ildoak bete daitezen.

Hauek izan dira saridunak:

Murgian (Zuia):

  • Cristina Zorrozua Rodriguez

Araian:

  • Maria Carril Azcarate

Agurainen:

  • Maria Esther Alegria Lasa
  • Maria Gloria Azpilicueta Echarri
  • Amaia Elosegui Gonzalez de Gamarra

La Habanan:

  • Susana Olave Lerma
  • Jose Antonio Merino Fuente
  • Benilde Ruiz Rodriguez
  • Maria Lourdes Olaizola Gonzalez de Zarate
  • Maria Gemma Alonso Alonso
  • Vanesa Ramirez de la Piscina Navaridas

Salburuan:

  • Teresa Martin Lopez
  • Erika Vitoria Garcia
  • Nerea Cuesta Del Hoyo
  • Raquel Perez Vez Murguia
  • Sonia Garcia Bernardo
  • Eugenia Paya Frasquet
  • Maria Hidalgo Rodriguez
  • Maria Sol Castillo Perez

Zorionak guztioi eta mila esker zuen parte hartzeagatik!