Asier López de Arkaute, ahozko komunikazio onenaren saria

Zaballa Osasun Zentroko JUAPak, Araba/Álava Espetxean kokatutakoa, komunikazioa aurkeztu zuen Espetxeetako Osasungintzako Espainiar Elkarteko XII. kongresuan. Ekitaldia maiatzaren 10etik 12ra ospatu zen Kartagenan.

Lana, Lehen Mailako Arretako kategorian ahozko komunikazioaren saririk onena lortu zuen, ‘Ondoesteko minbiziaren baheketa programaren inplementazioa Araba/Álava Espetxean’. Helburua da espetxean aurkeztea Osakidetza gainontzeko herritarrekin egiten ari den programaren emaitzak, ondoesteko minbiziak eragindako heriotza eta inzidentzia murrizteko, gaiztotutako eta gaiztotu aurrekoak (premalignoak) lesioen tratamendu eta atzemate bitartez.

2017ko abenduaren 31eko eta martxoaren 1ean 120 gonbidapen egin ziren programan parte hartzeko, 117 baiezko erantzunekin eta 3 ezezkoekin, ehuneko %97,50 parte hartzearekin, gure autonomia-erkidegoan %72,42koaren aurrean, Kalitateko Europear Gidaren aholkuaren oso gainetik. Oso zifra interesgarriak dira kontuan izanda paziente hauek oso lotura txikia dutela kanpoko osasun programa hauekin.

Azterketa lan horretatik ondorioeztatzen da “ondoesteko minbiziaren behaketa programako" parte hartze handiak berresten du espetxeetako osasungintza gune egokia dela prebentzio eta baheketako programarako.

Lanean gainera, egilekide moduan Pedro Royok, Mª Elena Pujolek, Ana Isabel Campok eta Khadijetou Boichirik parte hartu dute.